F Ligako euskal derbien datak
2024-2025 F Liga irailaren 7an hasi eta maiatzaren 18an bukatuko da. Athletic, Reala eta Eibar izango dira maila gorenean lehiatuko diren hiru euskal taldeak. Jada, publikatu dute egutegia.
Euskal derbiei dagokienez, lehena 6. jardunaldian jokatuko dute Eibarrek eta Athleticek, urriaren 12ko asteburuan, Ipuruan. Sasoiko bigarren derbian Reala eta Athletic lehiatuko dira Anoetan, azaroaren 17ko asteburuan, 10. jardunaldian. Horrez gain, lehen itzuliko azken derbian, Eibar eta Reala ariko dira nor baino nor gehiago, abenduaren 7ko asteburuan, Ipuruan, 12. jardunaldiari dagokion partidan.
Bestalde, bigarren itzuliko lehen euskal derbia Athleticek eta Eibarrek jokatuko dute otsailaren 1eko asteburuan, 17. jardunaldian, San Mamesen. Handik gutxira, Katedralak Athleticen eta Realaren arteko lehia hartuko du, otsailaren 15eko asteburuan, 19. jardunaldian. Denboraldiko azken euskal derbian, Realak eta Eibarrek elkarren indarrak neurtuko dituzte Anoetan, apirilaren 19ko asteburuan, 26. jardunaldian.
2024-2025 F Ligako euskal derbi guztiak:
Urriak 12-13 (6. jardunaldia): Eibar - Athletic Club
Azaroak 16-17 (10. jardunaldia): Reala - Athletic Club
Abenduak 7-8: (12. jardunaldia): Eibar - Reala
Otsailak 1-2 (17. jardunaldia): Athletic Club - Eibar
Otsailak 15-16 (19. jardunaldia): Athletic Club - Reala
Apirilak 19-20 (26. jardunaldia): Reala - Eibar
Zure interesekoa izan daiteke
Oyarzabalek ekaitza piztu du eta Celta garaitu dute (3-1)
Realak jokalari bat gutxiagorekin Celta menderatu du, Oyarzabalen erakustaldi bikainari esker.
Olaetxeak 93. minutuan sartutako golak merezitako garaipena eman dio Eibarri Almeriaren aurka (1-0)
Armaginek urrezko hiru puntu dituzte sailkapenaren beheko aldetik aldentzeko.
Nerea Eizagirre: "Beti esan dugun bezala, eguneroko lan horretan dago gakoa"
Realak 3-0 irabazi du Zubietan jokatutako euskal derbian. Partidaren ostean, Eizagirre pozarren agertu da, eta orain arte egindako lan ona azpimarratu du.
Arene Altonaga: "Gure aukerak eduki ditugu, ez ditugu sartu, eta horrek partida baldintzatu du"
Eibarrek 3-0 galdu du Zubietan jokatutako euskal derbian. Partidaren ostean, Altonagak burumakur esan du aukerak izan dituztela baina golak sartu ez izanak partida baldintzatu duela.
Realak 3-0 irabazi dio Eibarri Zubietan jokatutako euskal derbia
Txuri-urdinak nagusitu dira armaginen aurkako F Ligako 17. jardunaldiko partidan. Intza Egigurenek lehena egin eta gero, bigarren zatian Eibarrek bere atean sartu ditu hurrengo bi golak.
Bartzelonak seigarren Superkopa irabazi du klasiko parekatu batean (2-0)
Brugts eta Putellas protagonistak izan dira Bartzelonak Superkopan duen nagusitasuna berretsi duen partida zirraragarrian.
Urko Izeta: "Taldea desanimatuta dago"
Athleticek 2-1 galdu du Sevillaren aurka jokatutako partidan, eta 5 puntura ditu jaitsiera postuak.
Iparra galduta jarraitzen du Athleticek Ligan (2-1)
Navarrok aurretik jarri ditu zuri-gorriak, baina Pequek eta Akorrek buelta eman diote markagailuari, eta Sevilla nagusitu da azkenean.
Osasunak 9 hilabeteko lehortea hautsi du etxetik kanpo Rayo garaituta (1-3)
Ligan 10 jardunaldi jarraian irabazi gabe egon ondoren, talde gorritxoa Iñigo Perezen taldeari gailendu zaio Budimir, Jozhua (bere atean) eta Asier Osambelaren golei esker.
Unai Nuñezek utzita jokatuko du Valentzian
Erdiko atzelariak eskuinean zein ezkerrean joka dezake, eta Mouctar Diakhaby lesionatuaren baja betetzeko fitxatu dute.