Alexia Putellasek alta medikua jaso du bederatzi hilabete ondoren
Alexia Putellas Bartzelonako kapitainak alta medikua jaso du asteazken honetan ezker belaunean izan zuen lesio larritik sendatuta dagoelako, eta baliteke talde katalanak ostegun honetan Chelsearen aurka jokatuko duen Txapeldunen Ligako finalerdietako itzulerako deialdian sartzea.
Urrezko Baloiaren azken bi ediziotako txapelduna zerbitzu medikuen oniritzia jasotzeko zain zegoen, 2022ko uztailaren 5ean, Espainiako selekzioarekin, ezker belauneko lotailu gurutzatuan lesioa izan ostean.
Duela bederazi hilabete egin zioten ebakuntzaren ondoren, Alexia martxoaren amaieran hasi zen taldearekin lanean, eta azken astean taldekideen erritmo berean entrenatu da.
Asteazkenera arte, hau da, Chelsearen bisita jaso aurretik talde katalanak egindako azken entrenamendua amaitu arte, klubeko zerbitzu medikuek ez diote alta baieztatu.
Putellasen berreskuratze prozesua luzea izan da, hain zuzen ere bederatzi hilabete eta 21 egun behar izan ditu belauneko lesio larria sendatzeko.
Horrela, Bartzelonako aurrelaria Jonatan Giraldez entrenatzailearen esanetara dago, baina oraindik azken horrek ez du jakitera eman Chelsearen aurkako neurketarako deialdia.
Zure interesekoa izan daiteke
Nerea Eizagirre: "Beti esan dugun bezala, eguneroko lan horretan dago gakoa"
Realak 3-0 irabazi du Zubietan jokatutako euskal derbian. Partidaren ostean, Eizagirre pozarren agertu da, eta orain arte egindako lan ona azpimarratu du.
Arene Altonaga: "Gure aukerak eduki ditugu, ez ditugu sartu, eta horrek partida baldintzatu du"
Eibarrek 3-0 galdu du Zubietan jokatutako euskal derbian. Partidaren ostean, Altonagak burumakur esan du aukerak izan dituztela baina golak sartu ez izanak partida baldintzatu duela.
Realak 3-0 irabazi dio Eibarri Zubietan jokatutako euskal derbia
Txuri-urdinak nagusitu dira armaginen aurkako F Ligako 17. jardunaldiko partidan. Intza Egigurenek lehena egin eta gero, bigarren zatian Eibarrek bere atean sartu ditu hurrengo bi golak.
Bartzelonak seigarren Superkopa irabazi du klasiko parekatu batean (2-0)
Brugts eta Putellas protagonistak izan dira Bartzelonak Superkopan duen nagusitasuna berretsi duen partida zirraragarrian.
Urko Izeta: "Taldea desanimatuta dago"
Athleticek 2-1 galdu du Sevillaren aurka jokatutako partidan, eta 5 puntura ditu jaitsiera postuak.
Iparra galduta jarraitzen du Athleticek Ligan (2-1)
Navarrok aurretik jarri ditu zuri-gorriak, baina Pequek eta Akorrek buelta eman diote markagailuari, eta Sevilla nagusitu da azkenean.
Osasunak 9 hilabeteko lehortea hautsi du etxetik kanpo Rayo garaituta (1-3)
Ligan 10 jardunaldi jarraian irabazi gabe egon ondoren, talde gorritxoa Iñigo Perezen taldeari gailendu zaio Budimir, Jozhua (bere atean) eta Asier Osambelaren golei esker.
Unai Nuñezek utzita jokatuko du Valentzian
Erdiko atzelariak eskuinean zein ezkerrean joka dezake, eta Mouctar Diakhaby lesionatuaren baja betetzeko fitxatu dute.
Valverde: "Athletic denboraldiko une erabakigarrian dago"
Athleticeko entrenatzaileak aitortu duenez, LaLigako sailkapenean duten egoera kontuan izanda (erdialdean, hamar taldeko multzoan ), eta bizirik Txapeldunen Ligan eta Errege Kopan, "denboraldiko une erabakigarrian" daude.
Matarazzo: "Partidu hauetan egin duguna errendimendua da, ez zortea"
Realeko entrenatzaileak Celtaren aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du, EA Sports Ligako 21. jardunaldian. Bestalde, Gotiren irteeraz ere mintzatu da.