Realak luzapenean lortu du garaipena Eibarren kontrako euskal derbian (2-1)
Realak eta Eibarrek Primera Iberdrolako 23. jardunaldiko gipuzkoar derbia jokatu dute gaur Zubietako berdegunean.
Armaginek partida ona egin dute eta 0-1 jarri dira Kundananjik egindako golari esker, baina ez da nahikoa izan eta ezin izan dute punturik urratu.
Halere, neurketako azken txanpan, azken hamar minutuetan hain zuzen ere, Gemmak (1-1) eta Nerea Eizagirrek (2-1) golak egin eta markagailua irauli dute.
Talde txuri-urdinak bigarren jarraitzen du eta Txapeldunen Ligarako sailkatzeko erronka buruan.
Fitxa teknikoa
Reala: Lete; Emma (Mirari, 79'), Etxezarreta, Vanegas, Izarne (Nuria Rábano, 27'); Arnaiz, Gaby, Nerea Eizagirre; Jensen (Gemma, 60'), Franssi eta Amaiur (Allegra, 60').
S. D. Eibar: Noelia; Campos, Elba Verges, Noko, Ruth; Llompart, Natalie (Sheila, 68'); Kundananji, Aida (Altonaga, 64'), Carla; eta Carmen (Queralt, 85').
Golak: 0-1, 30': Kundananji.1-1, 80': Gemma. 2-1, 90': Nerea Eizagirre