Jorginho al da 2021eko Urrezko Baloia irabazteko faboritoa?
Jorge Luiz Frello Filho 'Jorginho' Chelseako jokalaria da 2021eko Urrezko Baloia irabazteko faboritoetako bat. Brasilen jaio eta italiar nazionalitatea duen erdilariak Txapeldunen Liga eta Europako Superkopa irabazi ditu Chelsearekin, eta Eurokopa, berriz, Italiako selekzioarekin.
Urte berean hainbeste garrantzi duten hiru titulu irabazita, Urrezko Baloia berarentzat izan beharko litzatekeela dirudi. Hala ere, beste faboritoetako bat Lionel Messi da. Aurrelariak Amerika Kopa irabazi du Argentinako selekzioarekin eta Espainiako Errege Kopa Bartzelonarekin. Titulu gutxiago eta maila txikiagokoak erdietsi ditu Messik, Jorginhok lortu dituenekin alderatuta. Gainera, argentinarrak ez du Urrezko Bota irabazi, Robert Lewandowskik eskuratu baitu.
Dena den, PSGk fitxatu du Messi, eta, ondorioz, Frantziako talde bateko jokalaria da, eta saria France Football aldizkari frantziarrak ematen duenez, zalantza da orain nagusi.
Zure interesekoa izan daiteke
Andoni Ugarte eta Jon Rojo, Espanyol kanporatuta: “Sinetsi egin dugu, hauxe da Sestao Riverren DNA”
Loren Barbado: “Gure nortasuna agerian uztea eta, era berean, lehiakorrak izatea dugu helburu”
Sestao Riverrek Espanyol kanporatu du Errege Kopan, luzapenean, epikoa izan den partidan (4-3)
Quiñones: “Fenerbahçek jokalari garrantzitsuak ditu, baina Reala gainetik ikusten dut”
Iñigo Ruiz de Galarretak lesio “moderatua” du eskuin hankako gihar iskiotibialean
Alexia Putellasek eta Harry Kanek irabazi dute 2026ko Urrezko Baloia