Federazioak Bigarren B Mailarako lehiaketa plana onartu du
Espainiako Futbol Federazioak astelehen honetan onartu du Bigarren B Mailako Ligarako lehiaketa plana. Bertan, 102 taldek parte hartuko dute guztira, 20 taldeko hiru multzotan eta 21 taldeko bi multzotan banatuta. Bost multzo horietako bakoitza, era berean, 10 edo 11 taldeko bi azpimultzotan banatuko da, hau da, denetara 10 azpimultzo egongo dira.
Hartara, Bigarren B Mailan ari diren EAEko taldeak 2. Multzoan lehiatuko dira, A azpimultzoan, hain zuzen ere, 11 taldez osatuta egongo dena:
Bizkaiko sei: Amorebieta, Arenas Club, Barakaldo, Bilbao Athletic, Leioa eta Portugalete.
Gipuzkoako bi: Real Sociedad B eta Real Union.
Arabako bat: Deportivo Alaves B.
Kantabriako bi: Racing Santander eta Laredo.
Bestalde, Nafarroako lau taldeak ere (Osasuna B, Izarra, Tudelano eta Multivera) 2. Multzoan arituko dira, baina 10 taldez osatutako B azpimultzoan.
IGOERA FASEA:
Lehiaketa hiru fasetan egingo da: lehenengoa lehiaketa erregularrari egokituko zaio, bigarrenak hiru fase espezifiko hartuko ditu (Bigarren Mailarako bigarren fasea, Espainiako Futbol Federazioko Lehen Mailarako bigarren fasea eta Espainiako Futbol Federazioaren Bigarren Mailan jarraitzeko bigarren fasea) eta hirugarrena Bigarren Mailara igotzeko play-offari egokituko zaio.
Lehen fasea edo Liga erregularra (A eta B)
Liga erregularrean zehar, 20 taldez osatutako multzoek 18 partida jokatuko dituzte 18 jardunalditan; 21 taldez osatutako multzoek, berriz, 20 partida jokatuko dituzte 22 jardunalditan, A eta B izeneko hamar edo hamaika taldeko azpimultzo bakoitzean.
Azpimultzoek honako izen hauek izango dituzte:
1. multzoa A eta 1. multzoa B; 2. multzoa A eta 2. multzoa B; 3. multzoa A eta 3. multzoa B; 4. multzoa A eta 4. multzoa B; eta 5. multzoa A eta 5. multzoa B.
Bigarren Mailarako Bigarren Fasea (C)
Azpimultzo bakoitzeko lehen hiru postuetan sailkatutako taldeek parte hartuko dute. A azpimultzoan parte hartu duten taldeak B azpimultzoan parte hartu dutenen aurka lehiatuko dira, joaneko eta itzuliko partidetan; beraz, 6 jardunaldi jokatuko dituzte.
Multzo bakoitzean sailkatutako lehen hiru taldeek, bost multzoen arteko laugarren onenaz gain, Bigarren Mailara igotzeko play-offean parte hartuko dute.
Gainerako taldeek, hau da igoerako azken faserako sailkatuta ez daudenek, Espainiako Futbol Federazioaren Lehen Mailan parte hartuko dute 2021/2022 denboraldian.
Espainiako Futbol Federazioko Lehen Mailarako bigarren fasea (D)
Honako hauek arituko dira: hamar taldeko azpimultzo bakoitzeko laugarrenetik seigarrenera bitarteko postuetan sailkatutako taldeak eta hamaika taldeko azpimultzoetako laugarrenetik zazpigarrenera arteko postuetan sailkatutakoak. Beraz, guztira, 6 eta 8 partida jokatuko dituzte, kasuan kasu, 8 jardunalditan.
Multzo bakoitzeko lehen bi taldeak (7. eta 8. taldeak) Espainiako Futbol Federazioko Lehen Mailara igoko dira.
Gainerako taldeek, igoera lortu ez dutenek, Espainiako Futbol Federazioaren Bigarren Mailan parte hartuko dute 2021/2022 denboraldian.
Mailari eusteko bigarren fasea (E)
Honako hauek parte hartuko dute: hamar taldeko azpimultzo bakoitzeko zazpigarren postutik azkeneraino sailkatutako taldeek eta hamaika taldeko azpimultzoetako zortzigarren postutik azkeneraino sailkatutakoek. A azpimultzoan parte hartu duten taldeak B azpimultzoan parte hartu dutenen aurka lehiatuko dira, joaneko eta itzuliko partidetan; beraz, 8 jardunaldi jokatuko dituzte.
Multzo bakoitzeko laugarrenetik zortzigarrenera arteko postuetan sailkatutakoek (hau da, 10 taldez osatutako multzoetako 16.a, 17.a, 18.a, 19a, eta 20.a eta 11 taldez osatutako multzoetako 17.a, 18.a, 19a, 20.a eta 21.a) Espainiako Futbol Federazioaren Hirugarren Mailara jaitsiko dira. Horiekin batera jaitsiko dira multzo guztien artean koefiziente txarrena duten hirugarren sailkatuak ere (hau da, 10 taldez osatutako multzoetako 15.a eta 11 taldez osatutako multzoetako 16.a).
Bigarren Mailara igotzeko play-offa (F)
Partida bakarrera jokatuko diren kanporaketa sistemaren bidez egingo da. 16 taldek hartuko dute parte, hau da, lehen hiru sailkatuek, baita Bigarren Mailarako igoera-fasean (C) parte hartuko duen bost multzoen arteko koefiziente onena duen laugarrenak ere.
Federazioak aukeratutako egoitza bakar batean egingo da, eta bertan egongo dira kontzentratuta talde guztiak, eta bi kanporaketa izango ditu. Kanporaketa horietako partidak zozketa bidez zehaztuko dira, baina sailkapen onena lortu dutenek sailkapen okerrena lortu dutenak izango dituzte aurkari, betiere multzo bereko bi talde aurrez aurre jartzea saihestuz, ahal den neurrian.
Luzapenean berdinketa gertatuz gero, bigarren fasean sailkapen onena duena izango da irabazlea. Sailkapen postu bera izan zuten taldeen artean bakarrik egon ahalko dira penaltiak.
Bigarren kanporaketako lau talde irabazleak Bigarren Mailara igoko dira, eta gainerakoak Espainiako Futbol Federazioaren Lehen Maila berrian arituko dira 2021/2022 denboraldian.


Zure interesekoa izan daiteke
Real Madrilek, Bodo/Glimtek eta PSGk final-zortzirenetako kanporaketak bideratu dituzte
Madrildarrek eta norvegiarrek Manchester City eta Sporting Portugal 3-0 jipoitu dituzte, hurrenez hurren, eta egungo txapeldunak 5-2 irabazi dio Chelseari Parisen. Bayer Leverkusenek eta Arsenalek, aldiz, bana berdindu dute.
Iranek baztertu egin du Munduko Txapelketan parte hartzea, AEB eta Israelen eraso militarra dela eta
Iranek Belgika, Egipto eta Zeelanda Berriaren aurka jokatu behar zituen multzoen faseko hiru partidak Ameriketako Estatu Batuetan, horietako bi Los Angelesen eta beste bat Seattlen. Azaroan, Trumpek bermatu zuen jokalari eta teknikari irandarrek bisak izango zituztela AEBn sartzeko, baina ez haien zaleek.
Errege Kopako finalaren sarrerak izendunak izanen direla zehaztu du Realak
Horrela, sarreran agertzen diren izena, abizenak eta NANa apirilaren 18an Cartuja estadiora sartzen den pertsonarenak izan beharko dira.
Matarazzo, Kopako finalaz: "Aukera paregabea da"
Realeko entrenatzaileak, asteazkenean, talde txuri-urdinaren informazioaz arduratzen diren kazetariekin gosaldu du; topaketan, Errege Kopako finala izan dute hizpide, batez ere.
Maroan Sannadi: "Oso pozik nago, bueltan egoteak sentsazio ona ematen dit"
Maroan Sannadi Athleticeko jokalaria bueltan da, belauneko lesioa osaturik du eta. Nola sentitzen den azaldu du prentsaurrekoan.
Bayernek eta Atleticok kanporaketa bideratu dute, eta Galatasarayk aurrea hartu du
Turkiako taldeak ezustean harrapatu du Liverpool (1-0) kanporaketaren hasieran, Alemaniako taldeak Atalanta jipoitu dute Bergamon (1-6), koltxoneroek 5-2 irabazi diote Tottenhami eta Bartzelonak azken hatsean berdinketa (1-1) lortu du Newcastlen.
Realak 25.680 sarrera izango ditu Errege Kopako finalean
Horietako % 85 Realaren bazkideek jasoko dituzte. Realaren “fanzone” izenekoa, Sevillan, Carlos III.a etorbidean izango da, Cartujako geralekuaren ondoan.
Unai Gomezek ez du lesio larririk, ezker belaunean kolpea besterik ez du
Bermeotarra joan den larunbatean ordezkatu behar izan zuten, Bartzelonaren aurkako partida hasi eta hamar minutura. Astelehen honetan egin dizkioten proba medikoek agerian utzi dute lesioa zenbaterainokoa den, nahiz eta hasiera batean larriagoa ematen zuen.
Zorigaiztoko amaiera Alavesentzat Valentzian (3-2)
Talde babazorroak bi aldiz hartu du aurrea markagailuan, baina penalti batek eta Pacheco eta Guevararen kaleratze bikoitzak amaierarik txarrena eragin dute.
Cadizek kargutik kendu du Gaizka Garitano
Klubaren dinamika txarraren eta azken sailkatuaren aurkako porrotaren ondoren, klubak Derioko entrenatzailea baztertzea erabaki du.