Larunbat honetan, 16:00etan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Leioaren eta Salamancaren arteko Bigarren B mailako norgehiagoka, zuzenean ikusgai

ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute Bigarren B Mailako 2. multzoko 10. jardunaldiko neurketa zirraragarria. Gainera, estreinakoz jokatuko dute elkarren aurka.
Baloia. Argazkia: EFE
Baloia. Argazkia: EFE

Abian da Bigarren B mailako hurrengo jardunaldia. Oraingo honetan, Leioaren eta Salamancaren arteko norgehiagoka izango dugu ikusgai ETB1en eta eitb.eus atarian. Neurketa larunbat honetan jokatuko da, urriaren 26an, 16:00etan, Sarrienan (Leioa).

Estreinakoz jokatuko dute biek ala biek elkarren aurka; izan ere, orain arte ez dira inoiz Bigarren B mailako talde berean egon. Hortaz, ikuskizuna ziurtatuta dago. Salamancak hiru jardunaldi daramatza garaipenaren zaporea dastatzen; Leioak, berriz, hiru neurketa zeramatzan irabazten, baina Cultural eta Deportiva Leonesaren aurka jokatutako azken partidetan porrota jaso zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X