Bartzelona - Real Madril partida, bertan behera
Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeak Bartzelona - Real Madril partida bertan behera uztea erabaki zuen bart. Neurketa hilaren 26an jokatu behar zen Camp Nou futbol-zelaian.
Orain, bi klubek beste data bat aukeratu beharko dute norgehiagoka jokatzeko astelehena, urriaren 21a, baino lehen.
Hasiera batean Bartzelonak uko egin zion Real Madrilen aurkako urriaren 26ko partida Santiago Bernabeu zelaian jokatzeari, LaLigak hala eskatu duen arren. Joan Soterasek, Kataluniako Futbol Federazioaren presidenteak eta Espainiako Futbol Federazioko presidenteordeak, asteazken honetan azaldu zuenez, urriaren 26ko neurketa Camp Noun jokatzearen alde agertu da.
Azkenean Lehiaketa Batzordeak salbuespenezko edo ohiz kanpoko egoera denez ez jokatzearen erabakia hartu du.
Neurketak abenduan jokatzeko aukera handiak ditu, 4an, 7an edo 18an; LaLigak abenduaren 7an jokatzea nahi du asteburua delako, baina horrela baldin bada 16. jardunaldiko Barça-Mallorca eta Real Madril-Espanyol partidak astean zehar jokatu beharko lirateke.
18an Errege Kopako kanporaketa dago eta nahiz eta madrildarrek eta katalanek jokatu ez, klasikoak duen oihartzuna dela eta ez dute begionez ikusten.
Zure interesekoa izan daiteke
Andoni Ugarte eta Jon Rojo, Espanyol kanporatuta: “Sinetsi egin dugu, hauxe da Sestao Riverren DNA”
Loren Barbado: “Gure nortasuna agerian uztea eta, era berean, lehiakorrak izatea dugu helburu”
Sestao Riverrek Espanyol kanporatu du Errege Kopan, luzapenean, epikoa izan den partidan (4-3)
Quiñones: “Fenerbahçek jokalari garrantzitsuak ditu, baina Reala gainetik ikusten dut”
Iñigo Ruiz de Galarretak lesio “moderatua” du eskuin hankako gihar iskiotibialean
Alexia Putellasek eta Harry Kanek irabazi dute 2026ko Urrezko Baloia