Michel Platini UEFAko presidente ohia atxilotu dute
Michel Platini jokalari ohia eta UEFAko presidente ohia atxilotu dute gaur. 2010ean FIFAk Mundiala Qatarri ematea erabaki zuenetik, izendapena beti egon da susmopean. Lehendabizi Estatu Batuetako justiziak ikertu zituen Blatterrek presiditzen zuen erakundearen trikimailuak. Ondoren, beste azterketa bati ekin zion Suitzako Fiskaltzak, oraindik amaitu ez dena, alegia.
Bitartean, Frantzian, Finantzen Fiskal nazionalaren Bulegoak bere ikerketarekin jarraitu du.
Ez da Michel Platini ikertzen duten lehen aldia. 2016an ustelkeria eta azpijokoa leporatu zizkioten eta Kirol Arbitraje Auzitegiak lau urteko kargugabetzea ere ezarri zion.
2013an France Footbal aldizkariak Qatareko mundiala erosi izana salatu zuen, QATARGATE izenpean argitaratutako txostenean. Informazioaren arabera, orduko Frantziako presidente Nicolas Sarkozy, Hamad Al Thani lehen ministroa eta orduko UEFAko presidente Michel Platini Eliseo Jauregian batzartu eta ados jarri ziren bozketa moldatu eta mundiala Qatarri emateko, haien inbertsioen truke. Platinik onartu egin zuen sekretupeko bilera baten parte hartu zuela Eliseoan, bozketa baino hamar egun lehenago.
Geroztik, urak ez dira baretu. Duela hiru hilabete, Sunday Times britainiarrak erakutsi zuen, aukera gehiago izateko, Qatarrek 782 milioi euro eskaini zizkiola FIFAri. Sunday Timesen arabera, erabakia kaleratu baino 21 egun lehenago, sekretupean 355 milioi euro eman zizkion futbol erakundeari. Hiru urte geroago berriz, beste 427 milioi telebista eskubideak zirela eta.
Zure interesekoa izan daiteke
Eibarrek Lucas Nuñez fitxatu du
20 urteko erdilaria Valentziatik dator, utzita.
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Zein partida jokatuko dituzte denboraldiaurrean Alavesek, Athleticek, Osasunak eta Realak?
2026-2027 denboraldiko EA Sports Liga abuztu erdialdean hasiko da; aurretik, uztailean eta abuztuko lehen hamabostaldian, Lehen Mailako taldeek hainbat lagunarteko partida jokatuko dituzte.
Alavesek Girona garaitu du udako bigarren lagunartekoan (0-1)
Alavesek 0-1 garaitu du Girona La Vall d’en Basen jokatu duen denboraldiaurreko bigarren lagunartekoan. Norgehiagokako gol bakarra Alvaro Garciak sartu du azken txanpan, korner bat buruz errematatuta.
Carlos Fernandezek Oviedon jokatuko duela iragarri du Realak
Donostiara heldu eta hilabete gutxira belauneko lesio larri batek markatutako bost denboraldi eta erdi igaro ostean, aurrelari andaluziarra Asturiasko taldera joango da Realarekin 59 partida jokatu eta 5 gol sartu eta gero.
Osasunak garaipena lortu du Racingen aurka udako lehen lagunartekoan (2-0)
Luis Miguel Ramisen Osasuna abian da. Talde gorritxoak Racingen aurka jokatu du Mendigorrian, eta uda honetako lehen garaipena lortu du, 2-0 gailendu baita. Golegileak Raul Garcia de Haro (56. min) eta Iker Muñoz (87. min) izan dira.
Koskik burmuineko kommozio ez larria du kolpe baten ondorioz, eta atseden hartu beharko du
Alavesek jakinarazi duenez, jokalariari egin dizkioten proba medikoek lesio larriagoak baztertu dituzte.
Alavesek Hanane Ait El Haj fitxatu du defentsako lerroa indartzeko
Atzealdeko ezker hegalean jokatzen du, baina jokalari erasokorra da. Marokoko selekzioko kapitaina da, eta Emakumezkoen Nazioen Afrikako Kopa jokatzen ari da.
Athleticek bere munduko hiru txapeldunak eta De la Fuente omenduko ditu
Espainiako selekzioko hiru jokalari zuri-gorriek parte-hartze garrantzitsua izan zuten Munduko Kopako finalean, eta horiei Luis de la Fuente hautatzailea gehitu behar zaie, Athleticeko jokalari gisa aritutakoa.
Ane Etxezarreta: “Momenturik onena Granadako Erregina Kopako finala izan da"
Ane Etxezarretak futbola utziko duela iragarri du. Beasain, Oiartzun, Reala eta Eibarretik igaro ondoren, bere kirol ibilbidean bizitakoa partekatu du. Hartu duen erabakiaz konbentzituta dago eta momentu onean hartu duela uste du. Bere momenturik zoriontsuena zein den argi du baita ere.