Bundesligan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jokalariak aldageletan zeudenean adierazi zuen epaileak penaltia

Bideoarbitratzearen ondorioz Friburgoko jokalariak zelaira atera ziren epaileak aginduta eta Pablo di Blasisek gola egin zuen penaltiz.
20180417154134_varalemania_
18:00 - 20:00
VARak Mainzen aldeko penaltia adierazi du bi taldeak aldagelan zeudela

Bundesligako Friburgo eta Mainz taldeen arteko partidako lehen zatia amaituta zegoela eta jokalariak aldageletan zeudela, epaileak berdegunera bueltatzeko agindua eman zieten.

Bideoz Lagundutako Arbitratzea (VAR, ingelesezko video assistant referee hitzen siglekin ezagunagoa) erabiliz, epaileak berriro ikusi zuen jokaldi bat, eta, penaltia zela ikusita, erabaki hori hartu zuen.

Beraz, jokalariak zelaira atera ziren, eta Pablo de Blasis Mainz taldeko jokalari argentinarrak penaltia jaurti eta gola egin zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X