Real Madrilek Bartzelonari irabazi dio Superkopako joaneko partidan (1-3)
Real Madrilek Bartzelonari irabazi dio 1-3 Espainiako Superkopako joaneko partidan.
Madrildarrek banakoa hautsi dute Cristiano Ronaldok 80. Minutuan eta Marco Asensiok 90.ean egindako golari esker.
Horren aurretik, Zidanen taldea aurretik jarri da markagailuan Piquek 49. minutuan bere atean egindako golari esker. Messik banakoa Luis Suarezek behartutako penaltia sartuta lortu du 75.ean.
Fitxa teknikoa
1 - Bartzelona: Ter Stegen; Aleix Vidal, Piqué, Umtiti, Jordi Alba; Sergio Busquets, Rakitic (Paco Alcácer, 83. min), Iniesta (Sergio Roberto, 68. min); Messi, Luis Suárez eta Deulofeu (Denis Suárez, 58. min).
3 - Real Madril: Keylor Navas; Carvajal, Varane, Sergio Ramos, Marcelo; Casemiro, Kovacic (Marco Asensio, 68. min), Kroos, Isco; Bale (Lucas Vázquez, 82. min) eta Benzema (Cristiano Ronaldo, 58. min).
Golak: 0-1: Piqué (bere atean), 50. min. 1-1: Messi (penaltiz), min.77. 1-2: Cristiano Ronaldo (80. min). 1-3: Marco Asensio, 90. min.
Zure interesekoa izan daiteke
Yurik giharretako lesioa du, eta Egiluz korrika hasi da ia bost hilabete geroago
Zarautzeko hegalekoak lesioa du "eskuin hankako muskulaturan", eta, ondorioz, Athletici urtea amaitzeko geratzen zaizkion bi partidetan ez du jokatzerik izango. Bestalde, erdiko atzelari bizkaitarra bakarrik aritu da lanean, abuztuaren 6an ebakuntza egin ondoren.
Alavesek galdu egin du Real Madrilen aurka (1-2)
Mbappek lehen gola sartu eta Carlos Vicentek partida berdindu du, baina Rodrygoren golak garaipena eman dio talde zuriari.
Carlos Vicente: "Partidua irabaztekotan egon garela uste dut"
Alaveseko jokalariak EA Sports Ligako 16. jardunaldian Real Madrilen aurka jasotako porrotaz (1-2) hitz egin du. Taldeak azken unera arte borrokatu duela azpimarratu du, eta bere golaren ostean Mendizorrotzan partida irabazteko aukerak izan dituztela adierazi du.
Aitor Paredes: "Partida honetatik gauza asko ikasi eta hobetu behar ditugu"
Athleticek porrota jaso du Celtaren aurka (2-0), Balaidosen. Zuri-gorriek partida irabazi behar zuten goiko postuetan geratu nahi bazuten, baina ez dute lortu. Aitor Paredesek kontatu diguna, bideo honetan.
Oviedok Luis Carrion kargutik kendu du, Sevillako jipoiaren ondoren
Carrion urrian itzuli zen Oviedora, Veljko Paunovicen ordez.
Athleticek estropezu egin du Balaidosen (2-0)
Swedberg eta El-Abdellaouiren golek eta Nico Williamsek huts egindako penaltiak Athletic porrotera eraman dute.
Txuri-urdinen erakustaldia Zubietan Deportivoren aurka (3-0)
Realak 3-0 irabazi dio Deportivori Zubietan jokatu den F Moeve Ligako 14. jardunaldiko partida. Txuri-urdinak nagusi izan dira hasieratik, jokoan zein aukeretan. Lucia Pardoren, Emma Ramirezen eta Klara Cahynovaren golek, etxeko taldearen nagusitasuna islatzeaz gain, 3 puntuak etxean geratzea ekarri dute.
Sanse jaitsieratik atera da Deportivo jipoituta (0-3)
Etxetik kanpo lortutako lehen garaipenean, talde txuri-urdinak partida osoa jokatu du azken postuetatik ateratzeko.
Athleticek talentu gazteari esker lortu du garaipena
Athleticek 0-2 irabazi dio Madrid CFFri, Liga F Moeveko 14. jardunaldian, Fernando Torres zelaian jokatutako neurketan. Elene Gurtubayk ireki du markagailua, eta Daniela Agotek sartu du bigarren gola partidako emaitza itxiz. Garaipen honi esker, Athletic sailkapenaren erdialdetik gora kokatu da.
Lisci: "Tokatzen zen partida egin dugu; taldeak partida bikaina egin du, eskatu diedan ia guztia egin dute"
Osasunak 2-0 galdu du Bartzelonaren aurka Spotify Camp Noun. Partidaren ondoren, Alessio Liscik adierazi du taldea ondo aritu dela, akats batzuk tarteko, baina eskatutakoa bete dutela.