Realak eta Eibarrek bana berdindu dute
Realak eta Eibarrek bana (1-1) berdindu dute Lehen Mailako bi talde gipuzkoarrek jokatu duten partida. Kilometroak jaiaren aldeko norgehiagoka izan da, eta Bergaran jokatu dute.
Armaginek honako hamaikakoa zelairatu dute: Riesgo, Calavera, Gálvez, Ramis, Escalante, Rivera, Sergi Enrich, Luna, P. León, Etxaburu, Amorrortu. Realaren hamaikakoa, aldiz, hauxe izan da: Bardaji, Zaldua, Aritz, Mikel, Yuri, Illarra, Markel, Zurutuza, Xabi Prieto, Bautista eta Oyarzabal.
Reala izan da baloiaren jabe hasierako minutuetan eta Markel Bergararen jaurtiketa baten ondorioz sortu du lehen abagunea; Riesgo atezainak erantzun ona eman dio. Lehen zatiko erdialdetik aurrera Eibar nagusitu da. Sergi Enrichek gola sartzeko aukera ona izan du, baina bere jaurtiketa gurutzatuegi, kanpora joan da. Atsedenaldira iritsi orduko, armaginek beste abagune on bat izan dute, baina Amorrorturen errematea oso gutxigatik kanpora joan da.
Jose Luis Mendilibar Eibarreko entrenatzaileak taldea osorik berritu du bigarren zatian eta hamaika jokalari hauek zelairatu ditu: Joel; Capa, Lejeune, Dos Santos, Junca; Dani Garcia, Elgezabal; Bebe, Adrian, Inui; eta Peña.
Realean ere Eusebio Sacristan teknikariak taldea ia osorik amaitu du atsedenaldian eta hamaikako honekin jokatu du bigarren zatia: Toño, C. Martínez, Navas, Iñigo, Héctor, Granero, Pardo, Concha, Vela, Bautista eta Juanmi.
Talde armagina hobea izan da bigarren zatian. Mendilibarrek zuzentzen duen takldeak ezarri du erritmoa eta abagune mordoa sortu ditu. Hasiera bizi horren ondorioz etorri da partidako lehen gola Eibarrentzat. Jokaldi ona baten eta hainbat erreboteren ostean Ruben Peñak sartu du 0-1ekoa. 70. minutuan William Josek debuta egin du Realarekin. Golaren ondoren Realari asko kosta zaio abaguneak sortzea eta partida berdinduta amaituko dela ematen izan duenean, 87. minutuan, David Conchak banakoa (1-1) sartu du. Amaieran, berdinketa denboraldiaurreko derbi gipuzkoarrean.
gipuzkoarrean. gipuzkoarrean.Zure interesekoa izan daiteke
Edin Terzic: “Talde askok sufitzen dute Camp Noun”
Athleticen entrenatzaile alemaniarrak Bartzelonaren partidaren aurkako atarian hitz egin du eta taldea nola iritsiko den aztertu du. Yuri, Vivian, Egiluz eta Prados gabe arituko dira Camp Noun.
Ramis, Celtaren aurkako partidari buruz: “Etxetik kanpo garaipena lortzeko gogoz goaz”
Luis Miguel Ramis Osasunaren entrenatzaileak gorritxoek ostegun honetan Celtaren aurka jokatuko duten partidaren analisia egin du prentsaurrekoan.
Realak emaitza ona lortu nahi du Txapeldunen Ligako atarikoan, Chelsearen aurka
Hirugarren kanporaketako joaneko partida gaur arratsaldean jokatuko dute, 19:45etik aurrera, Londresen.
Nerea Eizagirre: “Defentsako lana ondo egin behar dugu, eta ditugun aukerak aprobetxatu”
Lau urteren ondoren, Realak Txapeldunen Ligan jokatuko du berriro. Nerea Eizagirre kapitain izan zen orduan, eta hala izango da aurten ere. “Taldea indartsu” datorrela azaldu du eta Chelsearen aurkako partida zaila izango den arren, “lana ondo egin” behar dutela adierazi du.
Matarazzo: “Gure ahalmenean sinesten dugu eta pentsamendu horrekin egingo diogu aurre partidari”
Realak Real Madrilen aurka jokatuko du abuztuaren 26an, Bernabeun. Matarazzok prentsaurrekoan adierazi du “erronka bat” izango dela, baina duten “ahalmenean sinesten” dutela.
Sivera, berritzeari buruz: “Ez da erraza hain gustura egotea”
Antonio Sivera atezainak 2030. urtera arte luzatu Alavesekin duen kontratua. Gaur agerraldia egin du erabakiaz hitz egiteko.
Ramis, zaleen txistuei buruz: “Horrek ez gaitzala kikildu”
Luis Miguel Ramis Osasunaren entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du Levanteren aurkako berdinketa aztertzeko. Halaber, zale gorritxoen txistuen inguruan ere mintzatu da.
Osasunak estutu du, baina ez du gola aurkitu
Talde gorritxoa Levante baino gehiago izan da neurketan, baina ez du asmatu eta, nagusi izan arren, ez du garaipenik lortu.
Antonio Siverak 2030era arte jarraituko du Alavesen
Kontratua berrituta, Alaveseko kapitainak hamargarren denboraldia jokatuko du Gasteizen.
Alvaro Rodriguezek denboraldiko lehen garaipena eman dio Eibarri (1-0)
Armaginek Real Valladolid menderatu dute Ipuruan. Bisitariak hobeto aritu dira lehen zatian, baina Jokin Aranbarriren mutilek aurrerapausoa eman dute bigarrenean, eta azkenean nagusitu egin dira.