Messik Urrezko Baloia irabazi du, bosgarrenez
Lionel Messi argentinarrak 2015eko Urrezko Baloia irabazi du astelehen honetan, Zurichen egin den sari banaketan. Bartzelonako jokalariak bosgarrenez irabazi du France Football aldizkariak eta FIFAk ematen duten saria.
Messik 2009an, 2010ean, 2011n eta 2012an irabazi zuen Urrezko Baloia, baina azken bi urteetan Cristiano Ronaldo izan da irabazlea. 2015ean, ordea, Lionel Messik garaikurra berreskuratu du.
Real Madrileko jokalaria den Cristiano Ronaldo izan da bigarren sailkatua eta Neymar Junior Bartzelonako jokalari brasildarra, hirugarren. Messik botoen %41,33 lortu du, Cristianok %27,76 eta Neymarrek %7,86.
Messi, Cristiano Ronaldo eta Neymar urteko hamaikako onenean ere sartu dira Neuer, Thiago Silva, Marcelo, Sergio Ramos, Alves, Pogba, Iniesta eta Modric jokalariekin batera.
Entrenatzaileei dagokienean, Luis Enrique (FC Bartzelona) izendatu dute 2015eko entrenatzaile onena. Asturiarrak Jorge Sampaoli (Txileko hautatzailea) eta Josep Guardiola (Bayern Munchen) gainditu ditu bozketan.
Emakumezkoen futbolean, aldiz, Carli Lloyd (Estatu Batuetako kapitaina) izendatu dute 2015eko jokalari onena eta Jill Ellis (AEBetako hautatzailea), urteko entrenatzaile onena.
Puskas Saria urteko gol onenari ematen zaio, eta 2015eko gol onena Wendell Lira brasildarrak lortu du.
URREZKO BALOIAren, irabazleak
2015 Lionel Messi (Bartzelona/Argentina)
2014 Cristiano Ronaldo (Real Madril/Portugal)
2013 Cristiano Ronaldo (Real Madril/Portugal)
2012 Lionel Messi (Bartzelona/Argentina)
2011 Lionel Messi (Bartzelona/Argentina)
2010 Lionel Messi (Bartzelona/Argentina)
2009 Lionel Messi (Bartzelona/Argentina)
2008 Cristiano Ronaldo (Manchester United/Portugal)
2007 Kaka (Milan/Brasil)
2006 Fabio Cannavaro (Real Madril/Brasil)
2005 Ronaldinho (Barcelona/Brasil)
2004 Andriy Shevchenko (Milan/Ucrania)
2003 Pavel Nedved (Juventus/Txekiar Errepublika)
2002 Ronaldo Nazario (Real Madril/Brasil)
2001 Michael Owen (Liverpool/Ingalaterra)
2000 Luis Figo (Real Madril/Portugal)
1999 Rivaldo (Bartzelona/Brasil)
1998 Zinedine Zidane (Juventus/Frantzia)
1997 Ronaldo Nazario (Inter Milan/Brasil)
1996 Matthias Sammer (Borussia Dortmund/Alemania)
1995 George Weah (Milan/Liberia)
1994 Hristo Stoichkov (Barça/Bulgaria)
1993 Roberto Baggio (Juventus/Italia)
1992 Marco van Basten (Milan/Holanda)
1991 Jean-Pierre Papin (Oympique Marsella/Frantzia)
1990 Lothar Matthäus (Inter de Milan/Alemania)
1989 Marco van Basten (Milan/Holanda)
1988 Marco van Basten (Milan/Holanda)
1987 Ruud Gullit (Milan/Holanda)
1986 Igor Belanov (Dinamo Kiev/URSS)
1985 Michel Platini (Juventus/Frantzia)
1984 Michel Platini (Juventus/Frantzia)
1983 Michel Platini (Juventus/Frantzia)
1982 Paolo Rossi (Juventus/Italia)
1981 Karl-Heinz Rummenigge (Bayern de Múnich/Alemania)
1980 Karl-Heinz Rummenigge (Bayern de Múnich/Alemania)
1979 Kevin Keegan (Hamburgo/Ingalaterra)
1978 Kevin Keegan (Hamburgo/Ingalaterra)
1977 Allan Simonsen (Borussia M'Gladbach/Danimarka)
1976 Franz Beckenbauer (Bayern Munich/Alemania)
1975 Oleg Blochin (Dinamo Kiev/URSS)
1974 Johan Cruyff (Barça/Holanda)
1973 Johan Cruyff (Barça/Holanda)
1972 Franz Beckenbauer (Bayern Munich/Alemania)
1971 Johan Cruyff (Ajax/Holanda)
1970 Gerd Müller (Bayern Munich/Alemania)
1969 Gianni Rivera (Milan/Italia)
1968 George Best (Manchester United/Ipar Irlanda)
1967 Florian Albert (Ferencvaros/Hungaria)
1966 Bobby Charlton (Manchester United/Ingalaterra)
1965 Eusebio (Benfica/Portugal)
1964 Denis Law (Manchester United/Escocia)
1963 Lev Yashin (Dinamo Moskva/URSS)
1962 Josef Masopust (Dukla Praga/Txekiar Errepublika)
1961 Omar Sivori (Juventus/Italia)
1960 Luis Suarez (Barça/Espainia)
1959 Alfredo di Stéfano (Real Madrid/España)
1958 Raymond Kopa (Real Madril/Frantzia)
1957 Alfredo di Stefano (Real Madrid/Espainia)
1956 Stanley Matthews (Blackpool/Ingalaterra)
Zure interesekoa izan daiteke
Real Madrilek, Bodo/Glimtek eta PSGk final-zortzirenetako kanporaketak bideratu dituzte
Madrildarrek eta norvegiarrek Manchester City eta Sporting Portugal 3-0 jipoitu dituzte, hurrenez hurren, eta egungo txapeldunak 5-2 irabazi dio Chelseari Parisen. Bayer Leverkusenek eta Arsenalek, aldiz, bana berdindu dute.
Iranek baztertu egin du Munduko Txapelketan parte hartzea, AEB eta Israelen eraso militarra dela eta
Iranek Belgika, Egipto eta Zeelanda Berriaren aurka jokatu behar zituen multzoen faseko hiru partidak Ameriketako Estatu Batuetan, horietako bi Los Angelesen eta beste bat Seattlen. Azaroan, Trumpek bermatu zuen jokalari eta teknikari irandarrek bisak izango zituztela AEBn sartzeko, baina ez haien zaleek.
Errege Kopako finalaren sarrerak izendunak izanen direla zehaztu du Realak
Horrela, sarreran agertzen diren izena, abizenak eta NANa apirilaren 18an Cartuja estadiora sartzen den pertsonarenak izan beharko dira.
Matarazzo, Kopako finalaz: "Aukera paregabea da"
Realeko entrenatzaileak, asteazkenean, talde txuri-urdinaren informazioaz arduratzen diren kazetariekin gosaldu du; topaketan, Errege Kopako finala izan dute hizpide, batez ere.
Maroan Sannadi: "Oso pozik nago, bueltan egoteak sentsazio ona ematen dit"
Maroan Sannadi Athleticeko jokalaria bueltan da, belauneko lesioa osaturik du eta. Nola sentitzen den azaldu du prentsaurrekoan.
Bayernek eta Atleticok kanporaketa bideratu dute, eta Galatasarayk aurrea hartu du
Turkiako taldeak ezustean harrapatu du Liverpool (1-0) kanporaketaren hasieran, Alemaniako taldeak Atalanta jipoitu dute Bergamon (1-6), koltxoneroek 5-2 irabazi diote Tottenhami eta Bartzelonak azken hatsean berdinketa (1-1) lortu du Newcastlen.
Realak 25.680 sarrera izango ditu Errege Kopako finalean
Horietako % 85 Realaren bazkideek jasoko dituzte. Realaren “fanzone” izenekoa, Sevillan, Carlos III.a etorbidean izango da, Cartujako geralekuaren ondoan.
Unai Gomezek ez du lesio larririk, ezker belaunean kolpea besterik ez du
Bermeotarra joan den larunbatean ordezkatu behar izan zuten, Bartzelonaren aurkako partida hasi eta hamar minutura. Astelehen honetan egin dizkioten proba medikoek agerian utzi dute lesioa zenbaterainokoa den, nahiz eta hasiera batean larriagoa ematen zuen.
Zorigaiztoko amaiera Alavesentzat Valentzian (3-2)
Talde babazorroak bi aldiz hartu du aurrea markagailuan, baina penalti batek eta Pacheco eta Guevararen kaleratze bikoitzak amaierarik txarrena eragin dute.
Cadizek kargutik kendu du Gaizka Garitano
Klubaren dinamika txarraren eta azken sailkatuaren aurkako porrotaren ondoren, klubak Derioko entrenatzailea baztertzea erabaki du.