Bidasoak João Magalhães fitxatu du
Jokalari portugaldarra FC Portotik dator sei hilabeterako utzita. Akordioa denboraldi amaierara arte luzatu daiteke.
Bidasoa Irunek jakinarazi du João Magalhães fitxatu duela taldean jokatzeko datorren denboralditik aurrera. Jokalari portugaldarra FC Portotik dator 6 hilabeterako utzita. Akordioa denboraldi amaierararte luzatu daiteke.
2006an jaiotako hegaleko jokalaria Gipuzkoara iritsiko da “taldea indartzera, intentsitatea, defentsako konpromisoa eta lehiatzeko esperientzia eskainiz. Bere ezaugarrien artean, bereziki nabarmentzen dira lanerako duen gaitasuna, defentsako sendotasuna eta bere gorputz-indarra; izan ere, 1,94 metroko altuerak taldeari oreka eta sendotasuna ematen lagunduko dio”, adierazi dute.
Horrela, "klubetik ongietorria eman nahi diogu Joãori eta zorterik onena opa diogu etapa berri honetan, CD Bidasoa taldearen elastikoa defendatzen.", gaineratu dute.