Bidasoak Torrelavega izango du aurkari Errege Kopako final-laurdenetan
Irungo taldea sailkatuko balitz, finalerdietako aurkaria Horneo Alicante eta Bada Huesca arteko partidaren irabazlea izango litzateke.
Bidasoa taldeko jokalariak. Artxiboko irudia.
Irudek Bidasoa Irunek Bathco Torrelavegaren aurka jokatuko ditu Errege Koparen final-laurdenak, astelehen honetan egindako zozketan erabaki den bezala. Kanporaketa irabaziz gero, finalerdietan aurkaria Horneo Alicante-Bada Huesca partidaren irabazlea izango litzateke.
Koadroko beste aldea neurketa hauek osatzen dute: Barça-Recoletas Valladolid eta Viveros Herol Nava-Rebi Cuenca. Horrela, Barçak, Errege Kopako txapelduna, titulua defendatzea bilatuko du.
Azken fasea, ekainaren 5a eta 7aren artean jokatuko da, Alacanten. Zehazki, final-laurdenak ekainaren 5ean, ostiralez, jokatuko dira; finalerdiak, 6an, eta finala, 7an, igandez.