Espainiako Kopa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bidasoa Irunek galdu egin du Bartzelonaren aurka Espainiako Kopako finalerdietan

Gipuzkoako taldeak kanporaketa ona jokatu du, baina aurkariak partida hasieran lortutako abantaila erabakigarria izan da amaieran nagusitzeko.

TELDE (GRAN CANARIA), 07/02/2026.- El jugador del Irudek Bidasoa Irún Nacho Valles (i) lanza ante el jugador del Barcelona Timothey N’Guessan (d) durante el partido de semifinales de la Copa de España de balonmano que se disputa este sábado en Telde. EFE/ Angel Medina G.
Nacho Valles, Bidasoaren jokaldi batean. Argazkia: EFE

Bidasoa Irunek 37-31 galdu du Bartzelonaren aurka larunbatean, Espainiako Kopako finalerdietan. Gipuzkoako taldeak kanporaketa ona jokatu du, baina aurkariak partida hasieran lortutako abantaila erabakigarria izan da amaieran nagusitzeko.

Bartzelonak (faboritoa) hobeto ekin dio neurketari, eta azkar lortu du partida osoan zehar mantendu duen 4 goleko errenta. 12-7 aurreratu da, aurkariaren atezaina oztoporik handiena izan duen Bidasoaren aurrean.

Hortik aurrera, euskal taldeak txipa aldatu du, eta aldera 2 goleraino txikitzea lortu du. Hala ere, Bartzelonak agintzen jarraitu du, eta atsedenaldira aurretik joan da (20-16).

Bueltan, jokoa askoz parekatuagoa egon da, eta horrek, aldi berean, gol trukea ekarri du, markagailuari alde berarekin eusteko. Azken minutuetan, Bidasoak erasora jo behar izan du, eta aurkariak erraz egin du gola kontraerasoan (29-23).

Azkenean 37-31 galdu du Bidasoak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X