Bidasoak Montpellierren galdu du, eta final-laurdenetarako sailkapena zaildu zaio (38-33)
Talde gipuzkoarrak barkatu egin dio talde frantziarrari lehen zatian, eta bigarrenean baloi gehiegi galdu ditu. Frantziako taldeak kontraerasoa baliatu du partida erabakitzeko.
Bi taldeetako jokalariek elkar agurtu dute partidaren amaieran. Irudia: EITB
Irudek Bidasoa Irunek 38-33 galdu du Montpellier Handballen etxean Europako Ligan, eta nabarmen okertu zaizkio txapelketan aurrera jarraitzeko aukerak. Talde gipuzkoarrak barkatu egin dio lehen zatian Frantziako taldeari, eta bigarren zatian baloi gehiegi galdu ditu. Montpellierrek kontraerasoa baliatu du neurketa erabakitzeko.
Egokitu zaien multzoa, Kiel eta Flensburg jokalari direla, Europako Ligako multzorik gogorrena da, beraz, alemaniarrak jokoan ondo badabiltza, Bidasoa eta Montpellier Handball zuzenean lehiatuko dira hirugarren postua lortzeko, final-laurdenetarako txartela eskuratzeko aukera ematen duena. Horregatik, emaitza eta markagailua garrantzitsuak ziren Artalekun jokatuko den itzulerako partidari begira.
Bidasoak bikain ekin dio norgehiagokari defentsan, baina, hala ere, ez du abantaila esanguratsurik lortu markagailuan, ate aurrean egindako hutsengatik. Irundarrek gehiegi barkatu dute, eta gol bat, bi edo hiru goleko aldeko errentak baino ez dituzte erdietsi, lehen 15 minutuetan. Ondoren, norgehiagoka aldatu egin da, eta Montpellierrek estu hartu ditu Alex Mozasen mutilak. Dena dela, talde gipuzkoarrak Frantziako taldeari eutsi dio atsedenaldira berdinketarekin joateko (17-17).
Aldageletatik bueltan, talde frantziarra indartsuago atera da kantxara, eta lau golerainoko errenta lortu du bigarren zatiko lehen minutuetan. Une horietan Bidasoak sufritzen jakin izan du, Montpellierri markagailuan ihes egiten ez uzteko, baina ezin izan dute neurketa berdindu, ezta aurrea hartu. ere Azken txanpan, Mozasen jokalariek frantziarren defentsaren aurka talka egin dute, eta Montpellierrek ederki aprobetxatu ditu kontraeraso ugariak partida guztiz desorekatzeko (38-33).
- Fitxa teknikoa:
38 - Montpelier: Desbonnet, Bolzinger- porteros- Villeminot (5), Moraes, Thurin (7, 3 pen.), Lenne (6), Agustin Casado (2), Richert (4), Guigon, Porte (1), David Balaguer (10), Prida, Dubois (2), Calbry, Prat (1), Plantin.
33 - Bidasoa: Leo Maciel, Skrzyniarz- Xabi Gonzalez (2), Piotr (7), Esteban Salinas (3), Nevado (3), Dariel Garcia (6, 5 de pen.), Furundarena, Valles (1), Gorka Nieto (5), Barreto, Jevtic (3), Mujika (3), Cavero, Raix, Arruti.
Markagailua bost minuturo: 4-3; 6-7; 7-10; 10-11; 13-13; 17-17- atsedenaldia- 22-20; 27-24; 28-26; 30-27; 34-29; 38-33.
Epailek: Sami Kinnari eta Johan Skogberg (Finlandia). Casado, Dariel Garcia eta Jevtic egotzi dituzte.
Nabarmentzekoa: Montpelierreko FDI Stadiumean jokatutako Europako Ligako final-zortzirenetako faseko lehen partida, 2.800 zale ingururen aurrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Niko Mindegia, Bidasoan ere borrokarako prest
Niko Mindegiak, Bidasoako 38 urteko jokalariak, ibilbide luze eta oparoa du eskubaloian. Badaki irungo taldean jokatzea ez dela edonolakoa, Europa mailan ere ezaguna da taldea. Gauzak horrela, gazteen artean bada ere borrokarako prest jarraitzen du nafarrak.
Irudek Bidasoa Irunek Artalekun emango dio hasiera Europako ibilbideari, FH Hafnarfjordur taldearen aurka irailaren 30ean
Era berean, lehiaketa honetan bidasotarrek Madeirako (Portugal) Maritimo eta Frantziako Limoges Handball taldeen aurka jokatuko du abenduaren 1era arte luzatuko den multzoen fasean.
Bidasoa-Irunek baditu jada EHF Europako Ligako multzoen faseko aurkariak
Talde irundarra B multzoan arituko da Limoges Handball, FH Hafnarfjordur eta Maríiimo de Madeira Andebol taldeekin batera. Txapelketa irailaren 29an hasiko da.
Pol Quirogak utzita jokatuko du Agustinos Alacanten
Gironako atezainak bigarren denboraldia jokatuko du utzita, 2025-2026an Sinfinen aritu zen.
Bidasoa-Irun taldeburu izango da Europako Ligako multzoen fasean
Hala baieztatu du federazioak astearte honetan, talde gipuzkoarrak Errege Kopako finalera iritsita Europako txartela lortu ostean.
Asier Iribarrek utzita jokatuko du Atletico Valladoliden
Irudek Bidasoako hegalekoa hirugarren aldiz ariko da utzita, pasa den denboraldian Villa de Arandan 27 partidatan 88 sartu ostean.
Gurutz Aginagalde: “Orokorrean, prespektibarekin, denboraldiko balantzea positiboa izan da”
Irudek Bidasoaren denboraldiko balantzea egin du Gurutz Aginagaldek, klubeko presidenteak, ASOBAL liga eta kopa, Europako txapelketa eta Errege Kopa kontuan hartuta. Gainera, esku artean dauzkaten proiektuen berri ere eman digu, horien artean, ‘Lurraldea Gara’.
Julen Mujika: “Ez gara lehiatu, eta zeharo gailendu zaizkigu”
Irudek Bidasoa Irunek porrot gogorra jaso du Bartzelonaren aurka jokatu duen Errege Kopako finalean (17-37), eta Julen Mujika minduta eta etsita agertu da norgehiagoka amaitutakoan.
Barçak zeruetatik jaitsi du Bidasoa Irun Errege Kopako finalean (17-37)
Alex Mozasek zuzentzen duen taldeak Europan jokatzeko txartela lortu zuen atzo finalerako sailkapena lortuta, baina gaur ezin izan dio aurre egin Bartzelona ahalguztidunari.
Eneko Furundarena: “Helburua Kopa sentsazio onekin amaitzea zen, eta lortu dugu"
Irudek Bidasoa Irun taldeko jokalariak Errege Kopako finalera sailkatu izanaz hitz egin du, finalerdietan Huesca garaitu ondoren (30-37). Finalean, azken urteetako Bartzelona txapelduna izango dute aurrean.