Realak Europarako postua sendotu du Levanteren aurka 2-0 irabazita
Jon Martinek markagailua ireki du, eta Brais Mendezek partida erabakita utzi du, Alex Remirok atea hutsean mantendu duen bitartean.
Reala vs Levante
Realak 2-0 gainditu du Levante Anoetan, EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partidan, eta Europarako lehiari eutsi dio horrela. Jon Martinek markagailua ireki, eta Brais Mendezek partida erabakita utzi du azken minutuetan, Alex Remirok atea hutsean mantendu duen bitartean, hainbat geldiketa erabakigarri eginda.
Reala oso nagusi izan da Levanteren aurka lehen zatian, hasieratik aukera ugari sortu baititu. Mikel Oyarzabal izan da jokalaririk nabarmenena, eta abagune arriskutsu asko izan ditu; horien artean, Mathew Ryan atezainak gelditutako jaurtiketa indartsu bat eta zutoina jo duen beste bat.
Talde txuri-urdinak etengabeko presioa egin du, eta Gonçalo Guedes ere oso aktibo aritu da erasoan, hainbat aukera sortuz, nahiz eta ez duen golik egin. Realaren nagusitasuna argia izan da, hegaletatik eta erdialdetik etengabe arriskua sortuz, eta Levantek zailtasun handiak izan ditu bere zelaitik ateratzeko.
Gola 29. minutuan iritsi da: Jon Martinek korner batean baliatu du aukera, Ryanen irteera txarra aprobetxatuz.
Matarazzoren taldea nagusi izan arren, Levantek bere aukerarik argiena izan du handik gutxira, baina Alex Remirok geldiketa bikaina egin du berdinketa saihesteko. Hala ere, Pellegrino Matarazzoren taldeak ez du etsi, eta Jon Martinek eta Gonçalo Guedesek abantaila bikoiztu ahal izan dute.
Bigarren zatia hasi eta berehala, etxeko taldeak abagune bikaina izan du Oyarzabalek Guedesi emandako pasearen ostean, baina Ryan azkar atera da eta gola eragotzi du. Handik gutxira, Levanteko atezainak distira egin du berriro, Solerren gol olinpikoa gelditu eta horren jaurtiketa indartsua desbideratu baitu. Talde txuri-urdinak erasoan jarraitu du, eta Sucicek ia gola sartu du, baina bere jaurtiketak langa jo du, Ryan gainditu ostean.
61. minutuan, Barrenetxea lesionatu ondoren, Realak aldaketak egin ditu: Pablo Marin eta Brais Mendez sartu dira Barrenetxea eta Sucicen ordez. Valentziako taldeak presioa handitu, eta arriskua sortu du hainbat jokalditan.
Realak ere abagune argiak izan ditu, hala nola Oyarzabalen burukada bat, Pablo Marinek ezin izan duena errematatu, eta Guedesek langara egindako jaurtiketa indartsu bat 75. minutuan. Levantek, berriz, Romeroren gol aukera batekin erantzun du, baina Rermirok ezerezean utzi du.
Azkenean, 82. minutuan, Brais Mendezek gol erabakigarria sartu du, hegaletik egindako jokaldi on bat bikain burututa.
Zure interesekoa izan daiteke
Yangel Herrera Atletico Madrilen aurkako partidari buruz: “Gustuko ditugu partida hauek; garaipen handi bat oparitu nahi diegu zaleei”
Yangel Herrerak prentsaurrekoa eman du ostegun arratsaldean. Bertan, "pozik eta gozatzen" ari dela eta iragan denboraldia atzean utzi nahi duela esan du. Europa Ligaz eta Atletico Madrilen aurkako partidaz ere aritu da. (Bideoa gazteleraz)
Realak Granadan galdu du (3-2), eta punturik batu ezinik jarraitzen du Moeve F Ligan
Gorka Alvarezen taldeak, Carlota Chaconek eta Klara Cahynovak sartutako golen bidez, bi aldiz berdindu zituen Granadaren abantailak, baina, bigarren zatiaren hasieran, Andaluziako taldeak hirugarren gola egin zuen, erabakigarria. Realak, txapelketako bi partida jokatuta, ez du punturik, oraindik.
Igor Zubeldia: “Talde honek bukaerara arte ez duela etsitzen erakutsi da”
Igor Zubeldia Realeko jokalariak taldeak Elxen lortutako garaipena baloratu du partida amaieran. Amaierara arte erakutsitako jarrera azpimarratu du atzelari txuri-urdinak.
Sucicek hamarrekin erreskatatu du Reala, Elxen jokatutako partida ero batean (2-3)
Kroaziarrak azken minutuetan sartutako gol batek garaipen handia eman die txuri-urdinei, 0-2 aurreratu eta Jon Martinen kanporaketaren ostean, eta Elxek partida nola berdindu duen ikusi ondoren.
Matarazzo: “Taldearen alde erasokorra ikusi nahi dut"
Realak Elxen aurka jokatuko du, astelehenean, EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partida.
Soroetak puntu bat salbatu du Sanserentzat Zubietan (1-1)
Bigarren zatian berdegunean sartu den Donostiako aurrelariak Fabriciok Teneriferentzat sartu duen gola berdindu du, partidaren azken txanpan atezainaren gainetik ondo errematatu ondoren.
Realak ofizialki aurkeztu du Gorka Alvarez
Gorka Alvarez entrenatzaile lasartearrak ilusio handiz hartu du Realeko emakumeen lehen taldea zuzentzeko ardura. Bestalde, Maider Castillo Realeko Futbol arduradunak kritikatu egin du Arturo Ruizek denboraldia hasi ostean utzi izana kluba.
Heart of Midlothian, Eskoziako txapelduna, Realaren aurkaria Europa Cupeko atarikoan
Gorka Alvarezen taldeak Heartsen aurka neurtuko ditu indarrak irailaren 22 edo 23an eta irailaren 30an edo urriaren 1an. Joaneko partida Edinburgon jokatuko du; itzulikoa, Donostian.
Jon Martin: “Golak ez dira sartu, baina kontentu defentsan egin dugun lanarekin”
Realak hutsean utzi du markagailua Anoetan, Celtaren aurkako partidan. Ez dira gutxi izan gola sartzeko izan dituzten aukerak, batzuk argiak. Hala ere, Jon Martin kontentu agertu da defentsa lanarekin.
Golik gabeko berdinketa Realaren eta Celtaren artean (0-0)
Markagailua ez da mugitu ate aurrean bietako batek ere ez baitu asmatu. Realak eraman du jokoaren pisua lehen zatian, baina Celtak lehia orekatu du atsedenaldiaren ostean.