Rocasa Bera Bera baino gehiago izan da finaleko lehen partidan
Rocasak Guerreras Iberdrola Ligako finaleko lehen partida bereganatu du Bera Beraren aurka (19-23). Lehen zatian partidak ihes egin dio donostiako taldeari. Baloi galduak eta kanpora joan diren jaurtiketak, ikusitakoak ikusita, talde ezagutezina kantxaratu da. Defentsa horia handi geratu zaie eta aukera argiak izan dituztenean ere, ez dira fin ibili, lehen 18 minutuetan gol bat bakarrik sartzeraino. Rocasakoek berriz, erraz igaro dute urdinen defentsa. Zehaztasun handia ikusi dugu bi hegaletan eta eroso aritu da taldea. Emaitzan ere nabaritu da hori, 5-12 markagailuarekin 6 puntuko abantaila bereganatuta.
Bigarren zatian goitik behera aldatu da partida. Talde donostiarraren bertsiorik onena ikusi ahal izan da, indartsua, azkarra eta zehatza. Partida aldapa gora jarri zaie kanariarrei, kosta egin zaie gipuzkoarren presioari aurre egin eta area txikia aurkitzea. Etxekoek aurrerapauso handia eman dute eraso zein defentsa sendotuta, eta 52.minutuan 15-19 erakusten zuen markagailuak. Azken tarteko borroka horrek ordea 14-11ko emaitza lortzea eragin duen arren, ez da nahikoa izan eta Rocasa nagusitu da Donostian 19-23 emaitzarekin.
Honenbestez, Bera Berak irabazle izaten jarraitu nahi badu, igande honetan Kanaria Handian irabaztea beste aukerarik ez du, Donostian azken aukera eduki ahal izateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Elke Karsten Bera Berako jokalariari ebakuntza egingo diote
Hegaleko argentinarrari ekainaren amaieran egingo diote ebakuntza, sorbaldan duen lesio larria sendatzeko, eta 6 hilabete emango ditu bajan.
Bera Berak 2026-2027ko Europa Ligan jokatzeko izena eman du
Super Amara Bera Berak 2026-27ko Europa Ligan izena eman du eta kanporaketekin azaroan hastea espero du.
Alexandra Shunuren fitxaketa iragarri du Bera Berak
Angolarrak 28 urte ditu, eskuin hegalean jokatzen du eta azken hiru denboraldietan Benfican jokatu ondoren heldu da Donostiara.
Amandine Balzincek Bera Beraren atea indartuko du 2028ra arte
Atezain frantziarra Mecalia Atletico Guardes taldetik dator, hurrengo bi denboraldietan Donostiako proiektuan sartzeko.
Imanol Alvarez: “Gustura bukatu nuen; ez gara txapeldunak, baina ondo gordeko dut bigarren postu hau”
Imanol Alaverezekin egon gara, Bera Berako entrenatzaile ohiarekin. Bigarren postuan amaitu duten arren, horrek “hobetzeko aukera” daukazula erakusten dizula adierazi du, eta baloratzekoa dela. Orain, Jon Begiristainen eskuetan utzi du taldea, bere aburuz, “pertsonarik aproposena”. Hala ere, emaztearekin batera ikusiko dugu ermuarra Gascan.
Imanol Alvarez: “Oso pozik nago taldearekin; nire iritziz, Rocasak merezi du Liga”
Bera Beraren entrenatzaileak azken partida zuzendu du Donostiako taldean, Telden, Rocasaren aurka, Guerreras Iberdrola Ligako finaleko play-offeko bigarren norgehiagokan; Alvarezek nabarmendu du Bera Berak ahalegin handia egin duela, baina uste duela Rocasak merezita bereganatu duela garaipena.
Rocasa da ligako txapelduna, Bera Berari berriro irabazita (26-23)
Joaneko partida galduta zeukala, Gipuzkoako taldeak ezin izan du ligako titulua berriz eskuratu.
Imanol Alvarez: “Ez dugu asmatu eta ez dugu jokatzeko lekua topatu”
Bera Berak galdu egin du Rocasaren aurka, Guerreras Iberdrola Ligako finaleko lehen partidan. Maitane Etxeberriak azaldu digunez, hasieran “asko kostatu zaie erasoa” eta “oso zaila da Rocasa bezelako baten aurka partidari buelta ematea”.
Bera Berak asteazkenean ekingo dio Guerreras Iberdrola Ligako finalari, Rocasaren aurka, Gascan
Finaleko lehen partida Donostian jokatuko dute, 19:15ean, eta bigarrena, ordea, Telden, Kanaria Handian, igandean, Euskal Herriko 19:45ean; hirugarren partida ere jokatu beharko balute, hori ekainaren 3an izango litzateke, asteazkenez, Donostian. EITBk finala emango du, zuzenean.