Realaren eta Heartsen arteko itzuliko partidako golak (4-0)
Realak 4-0 irabazi dio Heartsi Europa Kopako itzuliko partidan, Zubietan. Laura Camino, Paula Fernandez, Ainoa Campo eta Ainhoa Marin izan dira talde txuri-urdineko golegileak.
Realak 4-0 irabazi dio Heartsi Europa Kopako itzuliko partidan, Zubietan. Laura Camino, Paula Fernandez, Ainoa Campo eta Ainhoa Marin izan dira talde txuri-urdineko golegileak.
Talde gipuzkoarrak hasiera ona eman dio Europa Ligari, talde islandiarraren aurka landutako garaipena lortuta. Esteban Salinas txiletarra nabarmendu da bere bederatzi golekin. Erasoko jokoa nabarmendu da partidan.
Bizkaiko taldeak Federazio Kopako final-laurdenetako kanporaketa gainditu du, talde kataluniarra aise garaituta, eta Errege Koparako txartela eskuratu du. Bertan La Llanas futbol-zelaian Lehen Mailako aurkari baten aurka jokatuko du.
Reala Hearts baino gehiago izan da Zubietan jokatu den Europa Kopako itzuliko partida osoan zehar. Joanekoan ez bezala, gaur baloiak sarea topatu du eta 4-0 amaitu da norgehiagoka.
Talde txuri-urdinak lehen zati bikaina jokatu du partida erabakita uzteko. Gorka Alvarezen jokalariek hiru aldiz zulatu dute aurkariaren atea atsedenaldia baino lehen. Ainhoa Marinek bigarren zatian sartutako gol batek itxi du gol-zaparrada.