Nor izango da Jai Alai Ligako bikoterik onena?
Astelehenean, Donostiako Carmelo Baldan, Jai Alai Ligako denboraldiko bikoterik onena zein den ezagutuko dugu. Barandikak eta Basquek Erkiaga eta Gorkarekin neurtuko dituzte indarrak. Aurrelari bakoitzak beste bikotea jotzen du faborito.