Matarazzo, igandeko derbiaren atarian: “Gure mailarik onena eman behar dugu, irabazi nahi badugu”
Realeko entrenatzaileak igandeko derbia du jada buruan. Garaipena lortzeko, jokoaren alderdi guztietan taldeak bere mailarik onena eman beharko duela esan du Matarazzok. Txuri-urdinak lau garaipen jarraian lortuta iritsiko dira hitzordura, sailkapeneko bosgarren postuan. Zakharyan ez da zelairatuko orkatila bihurritu baitzuen ostegunean.