Matarazzo: “Garrantzitsua da Iribarri eta Kortabarriari erakutsitako ausardia aitortzea”
Igandeko derbiaren atarian, Realeko entrenatzaileak “oso berezitzat” jo du 1976.ean Atotxan bizitako une historikoa; Iribarrek eta Kortabarriak ikurrinarekin zelairatzeko erakutsitako ausardia nabarmendu du. Igandeko derbia bat etorriko da bi jokalariak ikurrinarekin zelairatu zireneko 50. urteurrenarekin, eta, hori dela eta, irudi historikoa errepikatu egingo dute.