Leire Garai kantxetara itzuli da, bi urte geldirik egon ondoren
Igandean, Hiru Hiriburuak Torneoan berragertu zen Leire Garai, bi urte terdi kantxetatik kanpo egon ondoren. Gasteiztarrak birritan pasa behar izan du kirofanotik eskuin belauneko lesiotik osatu ahal izateko. Ez zuen 22ra heltzea lortu, baina bai kantxetara itzuli eta pilotari sentitzea.