Jon Guridi: “Ohorea da Euskal Selekzioaren kamiseta janztea, historia bat da, nortasun bat”
Jon Guridik Euskal Selekzioarekin jokatuko du larunbatean, Venezuelaren aurka. “Euskaldun sentitzen garenontzat egun berezi bat” izango dela adierazi du azpeitiarrak, baita urtero bezala San Mames beteta ikustea beraientzat “plazera” izango dela ere.