Hondarribiak TKE ligara itzultzea du amets
Hondarribiko taldeak Euskotren Ligan lehiatu nahi du berriro, maila galdu eta urtebetera. Maddi Olaskoaga eta Iraia Mendizabal arraunlariek play-offen aurreko egunak nola bizi dituzten azaldu dute.
Hondarribiko taldeak Euskotren Ligan lehiatu nahi du berriro, maila galdu eta urtebetera. Maddi Olaskoaga eta Iraia Mendizabal arraunlariek play-offen aurreko egunak nola bizi dituzten azaldu dute.
Jon Gorrotxategi Realeko jokalariak taldeak egindako bigarren zati ona nabarmendu du partidaren ostean egin dituen adierazpenetan. Aurrean aurkari gogorra izan dutela ere esan du.
Realak 1-2 galdu du Bournemouth talde ingelesaren aurka Europa Ligaren estreinakoan. Lehen zati kaskarrak zigortu ditu txuri-urdinak, aurkaria baino askoz gutxiago izan baitira. Atsedenaldiaren ostean, Matarazzoren mutilak suspertu egin dira, eta dena jarri dute neurketa iraultzeko, baina ez dute asmatu berdinketaren bigarren gola egiteko garaian.
Kluivertek eta Rayanek aurretik jarri dituzte ingelesak Bournemouth jaun eta jabe izan den lehen zatian. Hala ere, aldageletatik bueltan Matarazzoren jokalariek zelaia makurtu dute, eta berdintzeko zorian egon dira Sergio Gomezen bitartez aldea murriztu ostean.
Laukizko taldea izan da multzokako fasea gainditu duen euskal talde bakarra 540 kiloko mailan. Mutriku eta Goiherri lau onenen artean sartzeko zorian izan dira. Euskal taldeek hiru domina bildu dituzte. Honenbestez, amaitu da kluben arteko txapelketa, eta ostegunetik aurrera Euskal Selekzioaren txanda izango da.