Euskaltel-Euskadik Amurrio eta Urduñako ziklo-krosetan hartuko du parte
Euskaltel Euskadik ziklo-kroseko bi probatan hartuko du parte asteburuan. Felipe Ortsen debuta izango da Euskal Herrian. Larunbatean, Amurrion lehiatuko da eta igandean Urduñan. Mikel Landaren lehen agerraldia izan da Euskaltelekin sinatu zuenetik. Murgiarra itxaropentsu agertu da datorren denboraldiari begira.