Reala-Bournemouth partidaren laburpena (1-2)
Realak 1-2 galdu du Bournemouth talde ingelesaren aurka Europa Ligaren estreinakoan. Lehen zati kaskarrak zigortu ditu txuri-urdinak, aurkaria baino askoz gutxiago izan baitira. Atsedenaldiaren ostean, Matarazzoren mutilak suspertu egin dira, eta dena jarri dute neurketa iraultzeko, baina ez dute asmatu berdinketaren bigarren gola egiteko garaian.