Eskarmentu handiko hiru fitxaketarekin aurkeztu da Mirai Euskotren
Klubak 14. denboraldiari ekingo dio gorengo mailan. Azu Muguruzak berriro zuzenduko duen taldean iazko zazpi jokalarik jarraitzen dute.
Klubak 14. denboraldiari ekingo dio gorengo mailan. Azu Muguruzak berriro zuzenduko duen taldean iazko zazpi jokalarik jarraitzen dute.
Juanenea eta Barrenetxea IV.ak Buruz Buruko finalaurrekoa jokatuko dute larunbatean. Juaneneak “bere maila askoz ere gehiago igo” beharko duela adierazi du Galarretan egindako material aukeraketan. Barrenetxeak, berriz, “konfiantzarekin” iritsi dela adierazi du.
"Aurten konfiantza galtzen ari nintzen, tropelean ez nuen nire lekua aurkitzen, ez nekien adina ala lesioengatik ote zen", aitortu du txirrindulari arabarrak. Euskaltel-Euskadi taldera itzultzearekin batera bere kirol mailari eustea espero du Landak.
Eñaut Urkaregi Espainiako selekzioan aritu da, eta seigarren postua lortu du. Frantziak eskuratu du zilarrezko domina, eta Suitzak brontzezkoa.
Aurreko denboraldiarekin alderatuta, bost jokalarik bakarrik jarraitzen dute, tartean Ane Olaeta kapitainak. Helburua iragan denboraldian baino gutxiago sufritzea izango da, jaitsiera postuetatik gertu egon baitziren.