Euskal Selekzioko pilotariei harrera ofiziala egin diete Buenos Airesen
Euskal Selekzioko pilotariak Buenos Airesera iritsi ziren astelehenean. Astearte honetan harrera instituzionala egin diete Ibone Bengoetxea lehendakariordeak eta Jose Mari Mitxelena Euskal Federazioko presidenteak. Euskal Selekzioa lehen aldiz ofizialki arituko da pilotako munduko txapelketa batean. Urriaren 15etik 25era bitarte jokatuko da Argentinan eta Uruguain.