Barrenetxea: “Iaz baino hobe ikusten dut nire burua, bai indar aldetik, bai erresistentzia aldetik”
Juanenea eta Barrenetxea IV.ak Buruz Buruko finalaurrekoa jokatuko dute larunbatean. Juaneneak “bere maila askoz ere gehiago igo” beharko duela adierazi du Galarretan egindako material aukeraketan. Barrenetxeak, berriz, “konfiantzarekin” iritsi dela adierazi du.