Altuna finalerdietara sailkatu da, Peña menderatuta (22-15)
Jokin Altuna Lau t’erdiko txapelketako finalerdietan izango da, Jon Ander Peña 22-15 menderatuta. Partida bideratuta zuela zirudien arren, Peñak aurpegia eman du, eta Aspeko pilotaria gogor aritu behar izan da garaipena lortzeko.