Majida Maayouf Europako txapeldunorde izan da maratoian
Majida Maayoufek bigarren postuan zeharkatu du Bruselako helmuga, eta zilarra eskuratu du maratoiko proban, ibilbideko lehen Europako Txapelketetan. Korrikalaria 2:27:41eko erlojupekoarekin amaitu du proba, Fatima Ouhaddou buru duen podiumeko bigarren postura igotzeko. Lonah Chemtai Salpeter israeldarra izan da hirugarren.
Basque Teameko kirolaria lehen postuan jarri da ibilbideko 15. kilometroan eta maratoi erdia bete arte mantendu du.
15. kilometroan egindako erasoan, faborito handien taldea desegin du. 30. kilometrotik aurrera, Lonah Salpeter israeldarrak, Hanne Verbruggenek, Majida Maayoufek eta Fatima Ouhaddouk osatu dute lasterketa burua.
Azken txanpan, Majidak eta Fatimak erasoa jo dute, Lonah eta Hanne atzean utzita. Hiru kilometroren faltan Ouhaddouk dena eman du Bruselako kaleetan, bakarrik garaipenaren bila joanez eta garaipena lortuz.
Banakako zilarrezko dominaz gain, Maayoufek urrea irabazi du taldeka, Ouhaddou Europako txapeldunarekin eta Esther Navarreterekin batera.
Zure interesekoa izan daiteke
Martin Segurola eta Irati Mitxelena, protagonista Ordiziako Meetingean
Martin Segurolak Euskadiko errekorra hautsi zuen 800 metroko lasterketan bukaera ikusgarri bat eginda. Irati Mitxelenak, bere aldetik, sei metro eta 77 zentimetroko jauzia lortu zuen, Europako Txapelketan parte hartzeko gutxienekoa.
Markel Fernandez: “Azken bi urte hauek oso onak izan dira; 2028ko Joko Olinpikoetan egotea espero dut”
Markel Fernandezek, abiadura-lasterketetan espezializatutako atletak, palmares zabala du atzean. Lortu duenaz oso harro dago bizkaitarra, baina Los Angeleseko joko olinpikoak ditu begiz jota. Aurretik, ordea, Ordizia Meeting-era joango da, denbora 400m-tan jaisteko asmoz.
Ordizia Meetingaren hamargarren edizioan Altamirako zelaiak edukiera handiagoa izango du
Datorren larunbatean, Jose Antonio Peña Nazioarteko Meetinga zuzenean jarraitu ahal izango da 17:45etik aurrera kirolakeitb.eus-en, 19:45etik aurrera ETB ONen eta 21:00etatik aurrera ETB1en.
Irati Mitxelena: “Gogotsu nago Ordizia Meetingerako; ea espero dudan saltoa ateratzen zaidan”
Ordizia Meetingeko erakargarri nagusietako bat izango da Irati Mitxelena atleta donostiarra. Onenen artean egonkortu da luzeera jauzian, 6’60m-ko saltoa normalizatzea lortu duela adierazi du. Ama ordiziarra izanda, gogotsu dago etxean lehiatzeko.
Noah Lylesek munduko marka hautsi du 150 metroetan: 14.67 segundo!
Atleta estatubatuarrak, egungo 100 metroetako eta 200 metroetako munduko txapeldun olinpikoak, 25 ehunenetan jaitsi du Kishane Thompson jamaikarraren marka.
Antonio Benito eta Alanis Siffert nagusitu dira Zarauzko Triatloian
Gizonezkoetan Antonio Benitok, eta emakumezkoetan, Alanis Siffertek irabazi dute Zarauzko Triatloia. Faboritoen artean zeuden biak, eta ez da sorpresarik egon, hortaz. Hirugarren garaipena du Siffertek Zarautzen; bigarrena Benitok. Gizonezkoetan, lan bikaina egin du Mikel Arrasatek eta bigarren izan da. Emakumezkoetan, Helene Alberdi izan da bigarren.
Asier Martinezek 110 metroko hesidun proba irabazi du Savonan, Italian
Kirolari nafarrak lehen postua lortu du, 13:34ko denborarekin; Lorenzo Simonelli italiarra, Europako indarreko txapelduna, hirugarrena izan da.
Allyson Felix atletismora itzuliko da, 40 urterekin, Los Angelesen 2028an lehiatzen saiatzeko
2022an erretiroa hartu zuen zen atletak 11 olinpiar domina dauzka bere palmaresean.
Martin Fiz, Sebastian Sawek marka berria ezarri ondoren: “Aro berri baten hasiera da"
"Duela 30 urte ez nuen imajinatuko, ni bizirik nagoela, inork bat bi ordu baino gutxiago beharko zuenik maratoi ofizial bat egiteko", onartu du Martin Fiz gasteiztarrak, 1995ean Goteborgen maratoiko munduko txapeldun izandakoak. Arabarrak uste du osagai guztiak batu direla: lehen mailako atletak, oinetakoen bilakaera, eta elikadura eta hidratazio pertsonalizatua.
Sabastian Sawek eta Tigst Assefak errekorrak hautsi dituzte Londresko maratoian
Sawe bi orduetatik jaitsi da, maratoi ofizial batean munduko errekorra gaindituz, eta Assefak bere marka hautsi du.