Donostian jokatu behar zen Euskotren Ligako estropada bertan behera geratu da
Batzorde teknikoak hartu du erabakia, eguraldi txarraren aurrean. Eusko Label Ligako estropada, berriz, erlojuaren kontra jokatu da.
Euskotren Ligako 8. jardunaldia, hau da, Donostian jokatzekoa zen X. Fabrika Bandera, bertan behera geratu da, batzorde teknikoaren erabakiak eraginda, eguraldi baldintza zailek antolatzaileen eta kluben arteko tentsio eta nahasmen uneak eragin dituzten arratsalde batean.
Egoera ikusita, estropadaren hasiera birritan atzeratzen saiatu da batzordea. Hala ere, 8. estropada bertan behera uztea eta gizonezkoen estropada erlojupeko formatuan egitea erabaki dute azkenean.
Emakumezkoen txapelketari igande honetan ekingo zaio berriro, Getxoko Ikurrinarekin, estropaden egutegiko 9. hitzorduan, hain zuzen ere.