Oriok erakustaldia eman du etxean eta Donostiarrak bere burua aldarrikatu du
Oriok etxean nork agintzen duen erakutsi du igande honetan Eusko Label Ligako XIV. Orio Kanpina Banderan. San Nikolas ontzia aurkarien oso gainetik aritu da lehen palakadetatik, eta aise utzi ditu atzean aurkariak ligako hirugarren bandera eskuratzeko. Bestalde, Donostiarra eman du ezustekoa, bigarren denbora onena eginda.
Oraingoan Hondarribia sartu den ohorezko txandan, itsaso lasaiak mesede egin dio etxeko traineruari, eta bigarren ziabogarako 10 segundoko tartea zuen Bermeorekiko. Hala, azken hori, Hondarribia eta Getaria Donostiarrak bigarren txandan egindako denborari begira lehiatu behar izan dira, estropada irabazteko helburua alde batera utzita.
Aurreikuspenak betez, Oriok irabazi du bandera 20:16ko denborarekin. Donostiarrak eman du sorpresa, 9 segundo gehiagorekin bigarren denborarik onena egin baitu. Hirugarren Bermeo izan da, irabazlearengandik 14 segundora, eta Hondarribia eta Getaria Zierbenaren atzetik geratu dira.
Bigarren txandan, Donostiarraren agintea nabaria izan da. Lehen luzea Zierbenak -estreinakoz bigarren txandan- gidatu duen arren, bigarren ziabogara iritsi aurretik Torrekuak aurrea hartu dio eta pixkanaka tartea handitzen hasi da. Hala, azken luzerako bakarrik egin dute ihes, 20:25eko denbora bikaina eginez. Zierbena 8 segundora helmugaratu da, Ondarroa 24 segundora eta San Juan Lekeitio eta Aresen atzetik geratu da.
Lekeitio, Ares, Santurtzi eta Chapela izan dira beste behin uretara sartzen lehenak. Ohi bezala, Lekittarra aurkariak baino pauso bat aurrerago joan da uneoro, eta 20:54 minutuko denborarekin helmugaratu da. Ares bost segundora helmugaratu da, bigarren, eta Santurtzi eta Chapela heldu dira atzetik.
Zure interesekoa izan daiteke
Joseba Fernandez: “Banderak irabaztetik urrun bagaude ere, mailari eustea irabazteko beste modu bat da”
San Juanek Eusko Label Ligan jarraitzea lortu du beste urte batez. Joseba Fernandez entrenatzailea elkarrizketatu dugu, eta esan digu “pisu handia kendu dutela gainetik”. Kontxari dagokionez, berak lehen sei postuak argi dauzkala dio, baina ez du baztertzen zazpigarren postua lortzea “estropada oso ona” egiten badute. (Bideoa gazteleraz)
Harrotasunez betetako harrera egin diete arraunlariei Orion
Bi estropadaren faltan, Oriok Eusko Label Liga bermatu zuen atzo Galizian. Herriak harro jaso zituen arraunlariak eta ospakizunean murgildu ziren denak.
Gorka Aranberri: “Garaipenaren trenean sartuta gaude, eta ez dugu utzi nahi"
Oriok matematikoki irabazi du Eusko Label Liga, bigarrenez jarraian, bere palmareseko hirugarrena, Aresen udako hamaseigarren bandera irabazita.
Oriok bigarrenez jarraian irabazi du Eusko Label Liga Aresen nagusituta
San Nikolas ontziak denboraldiko hamabosgarren bandera irabazi eta Ligako hirugarren titulua eskuratu du. San Juanek salbazioa lortu du, Zierbena bigarren sailkatu da, eta Donostiarra izan da hirugarren, bigarren txandan arituta.
San Juanek Eusko Label Ligan jarraituko du!
San Juaneko arraunlariek gogoz ospatu dute hurrengo denboraldian Eusko Label Ligan jarraituko dutela. Areseko lehia estua izan dute Galizian bertan, Aresen, jokatutako estropadan.
Imanol Arregi, San Juaneko aurraunlaria: “Zerotik hasi gara, eta helburua lortu dugu"
XIX. Bandeira Concello de Ares jokatu da Galiziako uretan. Lehenengo txandan, San Juan izan da nagusi, Aresen aurretik helmugaratuta, hiru segundoko aldearekin. Garaipen horri esker, San Juanek gorengo mailan beste urtebetez jarraitzea ziurtatu du.
ARRAUNA ZUZENEAN: XIX Bandeira Concello de Ares
Jarraitu Eusko Label Ligako Bandeira Concello de Aresen zuzeneko emanaldia.
Oihan Manterola, Orioko patroia: “Estropada biribila atera zaigu"
Orio nagusi izan da Boiroko uretan eta esku-eskura du Eusko Label Liga matematikoki irabaztea. Oihan Manterola gazteak debuta egin du Oriokoen patroitzan, Gorka Aranberriren lekua hartuta.
Orio nagusitu da Boiron, eta oso gertu du Eusko Label Liga irabaztea
Oriotarrek Liga erabakita uzteko 5 puntuko aldea atera behar zioten Zierbenari, baina azkenean 2 puntukoa atera diote gaurko estropadan. Bermeo sailkatu da bigarren, eta galipoak, berriz, hirugarren.
ARRAUNA ZUZENEAN: Eusko Label Ligako IV. Barbanza Arousa Bandera
Ikusi Eusko Label Ligako IV. Barbanza Arousa Banderaren zuzeneko emanaldia, Galiziatik.