Dopinaren Aurkako Euskal Agentziak irregulartasunak antzeman ditu TKEk Garmari egindako antidopin kontrolean
Dopinaren Aurkako Euskal Agentziak kontuak eskatu dizkio Traineruen Kluben Elkarteari (TKE), Cristian Garma San Pedroko patroiari 2024ko Eusko Label Ligako Getariako estropadan egindako dopinaren aurkako kontrolean antzemandako irregulartasunengatik.
Gorka Iturriaga Dopinaren Aurkako Euskal Agentziako zuzendariak sinatutako dokumentuan adierazten denez, TKEk kontrola egiteko agindu zituen langileek ez zuten horretarako gaikuntzarik, eta Agentziak horretaz ohartarazi zion arren, TKEk ez zion jaramonik egin eta kontrola egin zioten Garmari.
Gertakari horiek oso kezkagarriak dira Dopinaren Aurkako Euskal Agentziaren ustez, dopinaren kontrako sistema zalantzan jartzen dutelako. Horrez gain, Garmari egindako kontrola baliogabekotzat jo liteke.
Zure interesekoa izan daiteke
Jon Larrañaga: “Ideia beti da goian ibiltzea, baina hankak lurrean eduki behar dira”
Getariak laugarren urtea du Eusko Label Ligan. Denboraldi hasiera bikaina egiten ari da, eta ohorezko txandan arituko da larunbatean. Jon Larrañagak adierazi du lehen postuetan egoteko entrenatzen dutela eta hori gustagarria den arren, Orio tartean egonda “hankak lurrean” eduki behar direla.
Jon Salsamendi: “Merezitako opari bezala hartzen dugu larunbateko garaipena”
Jon Salsamendi Bermeo Urdaibaiko entrenatzailea elkarrizketatu dugu Bilboko bandera irabazi berritan. Garaipena “opari bezala” hartu dute, baina iparra galdu gabe “ohorezko txandan egonkortzea eta banderen lehian sartzea” baitute helburu.
Orio garaipenaren bidera itzuli da Zierbenan
San Nikolas ontziak, bigarrena larunbatean Bilbon, denboraldiko bigarren garaipena lortu du XLIII. Petronor Banderan. Getaria bigarren izan da bigarren txandan arraun egin eta gero, bost segundora, eta Bermeo hirugarren, 13 segundora.
Aranberri: “Basurde zauritua bezala atera gara"
Gorka Aranberri Orioko patroiak onartu duenez, Bilboko Banderan jasotako kolpea ondo etorri zaie Zierbenan "basurde zauritu" bezala atera eta estropada bereganatzeko. Itsasoaren baldintzak ikusita, lan gogorra egin dutela adierazi tu, eta pozik da lortutako emaitzarekin.
Orioren azken metroak Petronor Banderan, ontzi barrutik ikusita
Oriok bigarren garaipena lortu du Eusko Label Ligako hirugarren jardunaldian Petronor Bandera irabazita, Zierbenan. Hauek dira estropadako azken metroak, ontzi barruko minikameratik ikusita.
Bermeoren azken metroak Bilboko Banderan
Bilboko Banderaren ezusteko irabazleen azken paladak, minikameratik ikusita.
Asier Zurinaga: “Gaurkoa ikusgarria izan da"
Bermeoko patroia pozarren agertu da eta bere amari eskaini dio Bou Bizkaiak ezustean lortutako garaipena. Bizkaitarrek lau segundo atera dizkiete Orioko faborito nagusiei.
Peio Lopez (Zierbena): “Orio faborito da, baina ez dut uste garaitezinak direnik"
Zierbenako arraunlaria gustura agertu da galipoek Ligako lehen jardunaldian lortutako bigarren postuarekin. Gipuzkoarrak faborito nagusiak dira eta traineru bizkaitarra gauzak ahalik eta zailen jartzeko prest dago.
Igor Makazaga: “Espero baino hobeto hasi dugu denboraldia, baina badaukagu zer zuzendu”
Donostiarraren entrenatzaile den Igor Makazagarekin bildu gara denboraldia hasi ondorengo sentsazioen inguruan hitz egiteko. “Uste baino hobeto” hasi diren arren, haien planaren inguruko gauza batzuk zuzendu behar dituztela esan du. Baita Orioren “dena irabazi nahi” horrek planteatzen dien erronka horri aurre egin ere.
Zurinaga, estatxarekin gertatutakoari buruz: “Zorionez, anekdota batean geratuko da"
Urdaibaiko patroiak onartu du "akats larria eta barkaezina" izan zela, igandean estatxarik hartu gabe irteteagatik 10 segundoko zigorra ezarri baitzieten bermeotarrei. "Pentsa garaipena lortu izan balitz, ezin izango genuen bandera astindu, benetako drama", gaineratu du.