Arraun Lagunak eta Orio Madrilen ere nagusi
Arraun Lagunakek eta Oriok ez dute huts egin eta gainerako aurkariak nagusitasunez menderatuta hasi dute denboraldia. Donostiarrek Canal de Isabel II Bandera irabazi dute eta oriotarrak, aldiz,Comunidad de Madrid Pueblos con Vida Banderan gailendu dira. Estropada biak Buitrago de Lozoyako Riosequillo urtegian jokatu dira.
Eguneko lehen estropadan, Arraun Lagunak ontziak garaipena lortu du Canal de Isabel II-175 izeneko banderan, emakumezkoen Euskotren Ligarako lehen jardunaldian.
'Lugañene' ontziak aurreikuspenak berretsi ditu binaka jokatutako erlojupekoan garaipen argia lortuta. Estropadak ezohiko formatua izan du, lau luze eta hiru ziabogarekin, ohiko ibilbidea ia mila metrotan luzatuz.
INFORMAZIO GEHIAGO, LASTER