Oriok hegan egin du Getariako uretan
'San Nikolas' ontziak 16 segundoko aldea atera dio bere txandako bigarrenari, Zierbenari, eta Hondarribiak sailkapeneko bigarren postua lortu du, 8 segundora.
Orioko arraunlariak Getariako estropadan. Argazkia: Aitor Arrizabalaga / ACT
Getariako Ikurrina ere irabazita borobildu du Oriok igande honetan asteburua. Eusko Label Ligako liderrak estropada bikaina burutu du aurkariak baino maila bat gorago dagoela erakusteko, eta 12. bandera poltsikoratu du.
San Nikolas ontziak hegan egin du Getariako uretan, eta bigarren ziabogarako 12 segundora utzi du etxeko trainerua. Getaria eta Zierbena parez pare ibili dira denbora osoan, eta Bermeo erritmoari eutsi ezinik geratu da. Hala, Oriok tartea handitzen jarraitu du, eta 19 minutu eta 55 segundoko denborarekin gailendu da. Zierbena 16 segundora helmugaratu da, Getaria 18ra eta Bermeo 30era, Donostiarraren atzetik.
Bigarren txandan ezohiko mugimenduak ikusi ahal izan dira; izan ere, Hondarribia eta Donostiarra izan dira Aresen denbora hobetu duten bakarrak. Ama Guadalupekoak, gainera, txandako denborarik onena lortu du, erosotasunez, Torrekua II-ri 12 segundo aterata. Bestalde, Ondarroa 27 segundora helmugaratu da, eta Lekittarra 36ra, bigarren denbora txarrena eginez. Sailkapen nagusian, Hondarribiak bigarren postua lortu du, Oriok baino 8 segundo gehiago eginda.
Lehen txandan, Ares, Chapela, San Juan eta Santurtzi irten dira. Galiziako ontzia izan da azkarrena oraingoan, eta Chapelak hirugarren luzera arte lehiatu den arren, hortik aurrera nagusi izan da bere txandan. Bestalde, euskal ontziak azkarregi geratu dira lehiatik kanpo. 20 minutu eta 28 segundoko denbora eginda helmugaratu da Ares, Chapela 8 segundora heldu da, San Juan 10era eta Santurtzi 16ra.
Zure interesekoa izan daiteke
Jon Salsamendik ez du jarraituko Bermeoko entrenatzaile bezala
Salsamendik, hala, denboraldia amaituta utziko du Bermeoko kluba, hau da, Kontxako Banderako bigarren jardunaldia eta, Eusko Label Ligan, Bermeoko eta Portugaleteko estropadak jokatuta.
Joseba Fernandez: “Banderak irabaztetik urrun bagaude ere, mailari eustea irabazteko beste modu bat da”
San Juanek Eusko Label Ligan jarraitzea lortu du beste urte batez. Joseba Fernandez entrenatzailea elkarrizketatu dugu, eta esan digu “pisu handia kendu dutela gainetik”. Kontxari dagokionez, berak lehen sei postuak argi dauzkala dio, baina ez du baztertzen zazpigarren postua lortzea “estropada oso ona” egiten badute. (Bideoa gazteleraz)
Harrotasunez betetako harrera egin diete arraunlariei Orion
Bi estropadaren faltan, Oriok Eusko Label Liga bermatu zuen atzo Galizian. Herriak harro jaso zituen arraunlariak eta ospakizunean murgildu ziren denak.
Gorka Aranberri: “Garaipenaren trenean sartuta gaude, eta ez dugu utzi nahi"
Oriok matematikoki irabazi du Eusko Label Liga, bigarrenez jarraian, bere palmareseko hirugarrena, Aresen udako hamaseigarren bandera irabazita.
Oriok bigarrenez jarraian irabazi du Eusko Label Liga Aresen nagusituta
San Nikolas ontziak denboraldiko hamabosgarren bandera irabazi eta Ligako hirugarren titulua eskuratu du. San Juanek salbazioa lortu du, Zierbena bigarren sailkatu da, eta Donostiarra izan da hirugarren, bigarren txandan arituta.
San Juanek Eusko Label Ligan jarraituko du!
San Juaneko arraunlariek gogoz ospatu dute hurrengo denboraldian Eusko Label Ligan jarraituko dutela. Areseko lehia estua izan dute Galizian bertan, Aresen, jokatutako estropadan.
Imanol Arregi, San Juaneko aurraunlaria: “Zerotik hasi gara, eta helburua lortu dugu"
XIX. Bandeira Concello de Ares jokatu da Galiziako uretan. Lehenengo txandan, San Juan izan da nagusi, Aresen aurretik helmugaratuta, hiru segundoko aldearekin. Garaipen horri esker, San Juanek gorengo mailan beste urtebetez jarraitzea ziurtatu du.
ARRAUNA ZUZENEAN: XIX Bandeira Concello de Ares
Jarraitu Eusko Label Ligako Bandeira Concello de Aresen zuzeneko emanaldia.
Oihan Manterola, Orioko patroia: “Estropada biribila atera zaigu"
Orio nagusi izan da Boiroko uretan eta esku-eskura du Eusko Label Liga matematikoki irabaztea. Oihan Manterola gazteak debuta egin du Oriokoen patroitzan, Gorka Aranberriren lekua hartuta.
Orio nagusitu da Boiron, eta oso gertu du Eusko Label Liga irabaztea
Oriotarrek Liga erabakita uzteko 5 puntuko aldea atera behar zioten Zierbenari, baina azkenean 2 puntukoa atera diote gaurko estropadan. Bermeo sailkatu da bigarren, eta galipoak, berriz, hirugarren.