Arraun Lagunakek beste garaipen batekin ospatu du bere titulua
Donostiako traineruak erabateko nagusitasuna erakutsi du Getarian bere titulua ospatzeko. Astillero izan da bigarren, eta, Orio, hirugarren.
Arraun Lagunak Getariako garaipena ospatzen. Irudia: Aitor Arrizabalaga / ACT
Arraun Lagunak parekorik gabe aritu da, beste behin, Getariako uretan. Lehenengo luzetik aurrea hartu eta denbora zabaltzen hasi da Donostiako ontzia. Ziabogan, Lugañenek 3 segunduko aldea atera dio Tolosaldeari. Bigarren luzean, alde hori handitu eta 10:47ko denborarekin amaitu dute Getariako estropada.
Oriok eskuratu du bigarren postua liderrak baino 7,47 segundo beranduago sartuta. San Juan izan da hirugarren 8,88 segundoko aldearekin.
Lehenengo txandan, Astillero nagusitu da eta 4,30 segundo atera dizkio Hibaikari, 4,58 Donostiarrari eta 12,13 Zumaiari.
Ligako sailkapen nagusian, Arraun Lagunakek 112 puntu bildu ditu 14 garaipenetan, amaierarako bi estropaden faltan. Tolosaldea da bigarren 84 punturekin eta San Juanek jarraitzen dio 65ekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Arraun Lagunaken azken metroak Getariako estropadan
Ikusi berriro nolakoak izan diren Arraun Lagunaken azken metroak Euskotren Ligako Getariako estropadan, ontzi barruko kameratik ikusita.
Jule Arkotxa: “Dena borobil irteten ari zaigu"
Jule Arkotxa Arraun Lagunakeko arraunlariarekin izan gara Getariako Ikurrina irabazi eta gero. Denboraldia "borobil" ateratzen ari zaiela onartu, eta hori lortzeko atzetik lan handia dagoela nabarmendu du.
2026ko Euskotren Ligako egutegia
Emakumezkoen txapelketa ekainaren 28an hasiko da ‘Canal de Isabel II’ Banderarekin, eta abuztuaren 23an amaituko da, Zarauzko XVIII. Ikurrinarekin.
Arraun Lagunaken azken metroak Pasaiako estropadan
Ikusi berriro nolakoak izan diren Arraun Lagunaken azken metroak Euskotren Ligako Pasaiako estropadan, ontzi barruko kameratik ikusita.
Xubane Uribarrena: “Nork esango zigun batelera historiko horiek berdinduko genituela"
Xubane Uribarrena harro agertu da Arraun Lagunakek bosgarrenez liga irabazi duelako, eta lortutakoa denboraldi osoan babesa ematen dietenei eskaini die.
Arraun Lagunakek matematikoki irabazi du Euskotren Liga, Pasai Donibanen ere gailenduta
'Lugañene' k bere bosgarren ligako koroa irabazi du, laugarrena jarraian, txapelketaren amaiera ofizialerako bi jardunaldi falta direnean.
Fabrika Bandera utzi zuten sei klubetako entrenatzaileek ostegunean lekukotasuna egingo dute
TKEko Diziplinako epaile bakarrak Astilleroko, Arraun Lagunakeko, Hibaikako, Orioko, Tolosaldeako eta Zumaiako entrenatzaileak deitu ditu. Klub horiei diziplinazko prozedura ireki die; izan ere, Euskotren Ligan uztailaren 25ean Donostian jokatzekoa zen Fabrika Bandera utzi zuten.
Nerea Perez, Tolosaldeako patroia: “Kriston denboraldia ari gara egiten, talde berria osatzen dugula kontuan hartuta"
"Ondarroan estropada ona egin genuen; igandean, Hondarribian, aldiz, txanda batetik bestera haizea asko aldatu zen, joateko luzea oso ona egin genuen, baina bueltan ez genuen sentsazio onik aurkitu", azaldu du Tolosaldeako patroiak. "Baliteke gehien gozatzen ari naizen urtea izatea", aitortu du Nerea Perezek.
Arraun Lagunaken azken metroak Hondarribiko estropadan
Ikusi berriro nolakoak izan diren Arraun Lagunaken azken metroak Euskotren Ligako Hondarribiko estropadan, ontzi barruko kameratik ikusita.