Asteburu honetan hasiko da arraun denboraldia Pasaian
Igande honetan, Pasaian, arraun denboraldia itzuliko da. ETB1ek KAE 1 eta ETE ligetako estropadak zuzenean eskainiko ditu.
Hernaniko 1. Bandera 11:30ean hasiko da. Jardunaldiko lehen estropada izango da, eta 9 arraunontzik hartuko dute parte, iaz baino bi gutxiago.
Euskotren ligatik jaitsi zen Hondarribia, Portugalete eta Hernani izango dira denboraldi honetako berriak. Bestalde, Deustok, Ondarroak, Castreñak, Hibaikak, Zarautzek eta Zumaiak ETE ligan jarraitzen dute. Isuntza, Lutxana, San Juan, Lapurdi, eta lehen mailara igo zen Tolosaldea izango dira baja.
Gero, 12:15ean, XXII. Kepa Deun Arrantzaleen Kofradia Ikurriña hasiko da, 12 arraunontzirekin. Lehen mailatik jaitsi zen Zarautz, eta ARC 2 ligatik igo ziren Busturialdea eta Hondarribia B dira nobedadeak.
Kaiku eta Getaria Eusko Label ligara igo ziren, eta Lapurdik eta Astillerok galdu zuten maila. Denboraldi honetan Arkote, Deusto, Camargo, Castro, Pedreña, San Juan, San Pedro eta Zumaia izango dira aurreko denboraldian bezala.
Beste ligei dagokienez, KAE 2 liga ekainaren 25ean hasiko da Donibane Lohizunen, eta lehen mailako Eusko Label eta Euskotren ligak uztailaren 2an hasiko dira Bilbon.
Zure interesekoa izan daiteke
Orioko estropada eremuko batimetria eta baldintzak
Euskotren eta Eusko Label Ligetako hirugarren jardunaldian Orioko Estrepada eta Orioko Kanpina bandera jokatuko dira. Bideoan Orioko estropada eremuko baldintzak eta ezaugarriak ikus daitezke.
Bermeoren estropada Caixabank Banderan, minikamaratik ikusita
Bizkaiako ontziak Euskotren Ligako laugarren jardunaldian Bermeok irabazitako estropada, minikameratik ikusita
Mikel Calleja: “Egun aldrebesa izan da”
Mikel Calleja Bermeoko arraunlariak gaurko Castroko estropadan bizitako sentsazioak partekatu ditu, CaixaBank bandera irabazi eta gero Orioren aurretik.
Donostiarrak baliza aurretik eraman du bigarren ziabogan!
Donostiarrak arazoak izan ditu bigarren luzeko ziabogan. Arkaitz Diaz patroiak olatu baten gaineak jarri du bere trainerua eta ondoren ezin izan dute ziaboga ondo eman.
2026ko Euskotren Ligako egutegia
Emakumezkoen txapelketa ekainaren 28an hasiko da ‘Canal de Isabel II’ Banderarekin, eta abuztuaren 23an amaituko da, Zarauzko XVIII. Ikurrinarekin.
Bermeok agindu du Castroko estropada eroan
Olatuek baldintzatutako estropadan, 'Bou Bizkaia' izan da itsasoa hobeen irakurtzen jakin duena, eta Eusko Label Ligako bigarren garaipena eskuratu du.
Arraun Lagunaken estropada Caixabank Banderan, minikameratik ikusita
Donostiako ontziak Euskotren Ligako laugarren jardunaldian Arraun Lagunakek irabazitako estropada, ontzi barruko minikameratik ikusita.
Arraun Lagunak nagusi izan da berriro Castron
Lugañene ontziak udako laugarren bandera lortu du eta ez dirudi aurkaririk duenik. Bigarren San Juan izan da 24,34 segundora eta hirugarren, Orio 24,48 segundora. Biek lehen txandan egin dute arraun, haize bortitzak eta itsaso oso mugituak markatutako estropadan.
Nagore Osoro: “Gauza asko entzuten dira, eta garaipenarekin lasaiago egingo dugu lo"
Arran Lagunakeko patroia pozik agertu da Castroko CaixaBank Bandera irabazi ondoren. Itsaso zakarrarekin, estropada ona egin dutela adierazi du, eta ez dutela "errekan bakarrik" arraun egiten erakutsi dutela.
ZUZENEAN: Euskotren eta Eusko Label Ligetako Caixabank Bandera
Caixabank Banderaren estropaden emanaldia, zuzenean, Castro Urdialesetik.