1. jardunaldia Zarautzen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oriok presioa sartu dio Arraun Lagunaki eta Hondarribiak ia bi segundoko aldea du Santurtzirekin

Zarauzko Ikurrinaren bigarren jardunaldian erabakiko da guztia: Euskotren Ligako irabazlea zein den, eta bandera Santurtzik ala Hondarribiak irabaziko duen.
Iragarkia
Euskotren Ligan Oriok irabazi du Zarauzko Ikurrinako lehen jardunaldia Arraun Lagunaken aurretik, eta presioa sartu diete donostiarrei ligari begira. Eusko Label Ligan, berriz, Hondarribiak puntu bat murriztu dio Santurtziri
18:00 - 20:00
Orio eta Hondarribia nagusitu dira Zarauzko Ikurrinako lehen jardunaldian

Dena airean da Zarauzko Ikurrinarem lehengo jardunaldia jokatu ostean. Eusko Label Ligan, Santurtzi ligako liderrak eta Hondarribiak, bigarrenak, lehia estua eta ikusgarria izan dute ohorezko txandan. Bi ontziak Donostiarrarekin eta Zierbenarekin batera aritu dira. Donostiarra ondo hasi da baina azken luzean atzean geratu da eta Zierbenak, berriz, egun txarra izan du.

Lehen ziabogan Donostiarra izan da azkarrena, baina, hortik aurrera, Ama Guadalupekoak egin ditu denborarik onenak, Santurtzi pare-parean izan arren. Azkenean bi segundo baino gutxiago izan dira bi traineruen artean, gipuzkoarren alde. 20:24ko denbora egin du Joseba Amunarrizek zuzendutako ontziak, eta Santurtzik, berriz, segundo bat eta 70 ehunen gehiago. Hori izango da igandeko bigarren jardunaldian berdeek izango duten aldea.

Donostiarra hirugarren izan da 12 segundora eta Orio, bigarren txandako irabazlea, laugarren, ia 21 segundora. Biek, ezustekoa ezean, Zarauzko Ikurrina irabazteko lehiatik kanpo geratu dira.

Lehen txandan, Lekittarra izan da azkarrena, sekulako estropada eginda. 18 segundora utzi du Zarautz eta 33ra Tiran. Aresek ez du parte hartzerik izan arraunlatri batek postibo eman zuelako ostegunean covid-19an.

Zarauzko Ikurrinaren 1 jardunaldiko denborak Eusko Label Liga Zarauzko Ikurrinaren 1 jardunaldiko denborak Eusko Label Liga

Zure interesekoa izan daiteke

Ibon Gaztañazpi arraunean aditua
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gaztañazpik arraun asteburuak utzitako lerroburuak aztertu eta galdera batzuk planteatu ditu

TKEko Diziplinako epaile batek abiatutako prozedurari buruz, "zigortzen badituzte ez naiz harrituko", esan du EITBko arraun adituak. "Zergatik ez zen irteerarik izan, San Juan garaiz egon arren?", galdetu du. Bestalde, adierazi du Chapelak metro gehiago egin zituela Ibaizabalen, balizara lehenago iristeko; uberan joateagatik egin zuten ohartarazpena epaileek, eta Getaria eta Zierbenaren arteko arraun kolpea ere izan du hizpide.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X