Santurtzik lidergoa berreskuratu du, Boiron lotutako garaipen estuari esker
Santurtzik 31 ehunenengatik irabazi du Boiroko Bandera eta, horri esker, bizkaitarrak lider dira berriro Eusko Label Ligako sailkapenean. Playoffari dagokionez, Aresek onenekin jarraituko du datorren denboraldian, eta Zarautzek mailari eusteko kanporaketa jokatu beharko du.
Soteraren garaipena oso estua izan da, bideo-finisharen zain egon behar izan dute estropada bukatzean, minutu batzuetan ez delako batere argi egon Zierbenak bigarren txandan egindako denbora gainditu duten ala ez. Azkenean, erlojuak Asier Zurinagaren arraunlarien alde egin du.
Galizian asteburuan jokatu den bigarren estropada oso lehiatua izan da. Ohorezko txandako ontzietatik bik bakarrik, Santurtzik eta Hondarribiak, amaitu dute lehen lau onenen artean. Bigarren txandan, Zierbenaz gain, Donostiarra ere bikain aritu da eta laugarren egin du. Cabo, etxeko trainerua, bosgarren izan da, Orioren eta Urdaibairen aurretik.
Playoffa ekiditeko lehiari dagokionez, Zarautzek eta Aresek norgehiagoka estua izan dute eta azkenean Cabo izan da onena. Ondorioz, Zarautzek mailari eusteko playoffa jokatu beharko du.
Playoff horretan Tiran, Meira, Pedreña eta San Pedro ere izango dira. Kaikuk, berriz, maila galdu zuen larunbateko estropadan.


Zure interesekoa izan daiteke
“Kontxa Hondotik”: sentimenduen askapena, helmugaratzearekin batera
Behin traineruak helmugara heltzen direnean eta egindako lan gogorraren ostean, barneko sentimenduak askatzen dira eta eztanda egiten dute, batez ere jomugan jarritako helburuak bete diren kasuetan. Lortutako garaipenek beti uzten dituzte irudi gogoangarriak Kontxako Badian. bandera astintzerakoan.
“Kontxa Hondotik”: ziabogak zuzen egin eta olatuak ondo hartu
Badira zenbait egoera traineru batean talde-lan estua eskatzen dutenak, horietako bi ziabogak ondo ematea eta olatuak norberaren alde aprobetxatzen jakitea dira. Batek zein besteak arraunlarien eta patroiaren arteko koordinazio egokia eskatzen dute.
“Kontxa Hondotik”: nola eragiten du haizeak Kontxan?
Kontxako Bandera jokatzen den garaian, hiru haize mota izaten dira gure kostaldeetan: hego-haizea, ipar-ekialdekoa eta ipar-mendebaldekoa. Adi haiei buruzko Ibon Gaztañazpiren azalpenei, bakoitzak era desberdinean baldintza baitezakete traineruen jarduna Kontxako Banderan.
“Kontxa Hondotik": olatuen aurkako borroka
Olatuek dantza izugarria eragiten dute traineruetan: arraunlariek, besteak beste, kolpeak jasotzen dituzte, eta lan handiak ekartzen dizkiete olatuen aurka aritzeak. Alabaina, okerrena traineruan ura sartzea da, eta egoera hori eragozteko badira zenbait baliabide. Ibon Gaztañazpik horien berri ematen digu bideo honetan.
“Kontxa Hondotik”: mareen eragina, Kontxako Banderan
Estropada marea igotzen ari denean egiten dutenean, zer saiatzen dira egiten traineruak? Eta, aldiz, marea jaisten ari bada, zeintzuk dira estropada eremuaren kalerik egokienak? Ibon Gaztañazpik zehaztu digu.
“Kontxa Hondotik”: nolakoa da Kontxako Banderaren estropada eremuaren hondoa?
Duela 40.000 urte, itsasoaren muga gaur egun kanpoko balizak dauden ingurura heltzen zen. Ibon Gaztañazpiren eskutik, estropada eremuaren hondoan sartuko gara; hor izango da jokoan, igandean, Kontxako Bandera.
“Kontxa Hondotik”: garai bateko traineruen eta gaur egungoen arteko aldeak
Nolakoak ziren Kontxako Banderako aurreneko ekitaldietan erabiltzen zituzten traineruak? Eta, hurrengo igandean baliatuko dituztenei erreparatuta, zeintzuk dira euren arteko aldeak? Ibon Gaztañazpik azaldu digu.
Jon Salsamendik ez du jarraituko Bermeoko entrenatzaile bezala
Salsamendik, hala, denboraldia amaituta utziko du Bermeoko kluba, hau da, Kontxako Banderako bigarren jardunaldia eta, Eusko Label Ligan, Bermeoko eta Portugaleteko estropadak jokatuta.
“Kontxa Hondotik”: traineruen koloreak. Zergatik da horia Oriorena, edo arrosa San Juanena?
“Kontxa Hondotik” sortako bigarren erreportajean, Ibon Gaztañazpik azaldu digu zein den traineru batzuen koloreetako jatorria. Ikusiko dugunez, bitxikeriak daude horrekin lotuta.
“Kontxa Hondotik”: iraganera bidaia. Nola hasi zen Kontxako Banderaren historia, 1879an?
Ibon Gaztañazpi EITBko kazetariaren eskutik, ikusi nolakoa zen Donostiako portua duela 147 urte, alegia, Kontxako Bandera aurreneko aldiz jokatu zutenean. Ondorengo egunetan, EITBk erreportaje berezi sorta emango du; hain zuzen ere, Kontxako Banderaren 2026ko ekitaldia igandean guztiz erabakita gelditu aurretik. OHARRA: Adimen Artifizialrekin sortutako bideoa da.