Bandera irabazi eta Santurtzi puntu bakar batera du orain Hondarribiak
Hondarribiak denboraldiko bosgarren garaipena lortu du Eusko Label Ligan igande honetan jokatutako Sestaoko Bandera irabazita. 'Ama Guadalupekoa' izan da estropada eremuko baldintzetara hobeto egokitu den trainerua. Hala ere, hondarribitarrek lanak izan dituzte eta segundo bakarra atera dio bigarren txandan nagusitu den Donostiarrari.
Ohorezko txandan, Hondarribia estropadaren buruan jarri da hasieratik eta Oriok ez du egun onena izan. Zierbena izan du gertuen debora guztian, eta Santurtzi hirugarren postuan. Joseba Amunarrizen traineruak bigarren luzean hautsi du estropada eta Donostiarraren denbora izan dute erreferentzia denbora guztian. Azken metroetan lortu dute garaipena.
Estropadako hirugarren postua Ondarroarentzat izan da, lehen txandan erakustaldia emanda. 18 segundo atera dizkio Aresi, 34 Cabori eta 43 Kaikuri. 'Bizkaitarra' ontziak zuloan jarraitzen du, burua altxa ezinda.
Laugarren denborarik onena Zierbenak egin du, eta bosgarrena, Lekittarrak.
Eusko Label Ligako sialkapenean, Santurtzik lider jarraitzen du, baina Hondarribia puntu bakarrera du orain. Hirugarren Orio da, bederatzi puntura.


Zure interesekoa izan daiteke
Arraun Lagunak eta Orio, nagusi denboraldiaurrean
Oriok eta Arraun Lagunakek nagusitasuna erakutsi dute denboraldiaurreko hiru txapelketetan. Tolosaldea izan da Lugañeneren gertuenekoa aurkaria, San Nicolasena berriz, Donostiarra.
Orio eta Arraun Lagunak Espainiako txapeldun, iragarpen guztiak beteta
San Nikolas ontziak bigarren luzean hautsi du estropada, eta 17. aldiz irabazi du gizonezkoen titulua, Kaiarriba Donostiarra eta Zierbenaren aurretik. Emakumezkoen modalitatean, Lugañenek Espainiako titulua irabazi du hirugarrenez, Astillero eta Perilloren aurretik.
Euskal traineruak Espainiako Txapelketako finalean izango dira
Espainiako txapelketan parte hartzen ari diren lau euskal ontziek finalerako txartela lortu dute. Emakumezkoetan Arraun Lagunakek egin du denborarik onena, eta gizonezkoetan, Oriok. Igande goizean jokatuko dira finalak.
Asteburu honetan jokatuko da Espainiako Traineru Txapelketa, Moañan
Lau euskal traineru arituko dira: Donostia Arraun Lagunak, emakumezkoen modalitatean, eta Orio, Kaiarriba Donostiarra eta Zierbena, gizonezkoenean. Bi jardunaldi jokatuko dira. Igandekoa, zuzenean ikusi ahal izango da EITBren bitartez, beti bezala, kirolakeitb.eus atarian eta ETB1en, 12:00etan.
Lau euskal traineru arituko dira Espainiako Txapelketan Moañan
Donostia Arraun Lagunak emakumezkoen modalitatean arituko da, eta Orio, Kaiarriba Donostiarra eta Zierbena gizonezkoenean.
Xubane Uribarrena: “Banderak irabazten jarraitu nahi dugu, askorentzat aspergarria den arren"
Arraun Lagunakeko arraunlaria bakarra da 2015etik traineruan jarraitzen duena. Gogor lan egin dutela nabarmendu du, eta asmoa banderak irabazten jarraitzea dela.
Orio eta Arraun Lagunak, Euskadiko txapeldun
Gorka Aranberriren mutilek ez dute hutsik egin eta aurreikuspenak bete dituzte igande honetan Getarian, gizonezkoen estropadan. Arraun Lagunakek gauza bera egin du emakumezkoen lehiaketan.
Jon Urresti: “Horrelako txapelketak ez dira askotan irabazten, pisu handiko bandera da"
Jon Urresti Orioko traineruko arraunlaria pozik agertu da Euskadiko Traineru Txapelketa irabazi ostean. Gainera, bere herrian irabazi dute, Getarian, eta berarentzat "pisu handiko" bandera dela nabarmendu du.
Oriok irabazi ditu Lekeitioko bi banderak
Euskadiko Txapelketaren bezperan Lekeition jokatu den estropadan, Orio nagusitu da bi kategorietan. Emakumezkoetan, Xanti Zabaletak zuzendutako traineruak 14 segundo atera dizkio Hibaikari eta 23 Zumaiari. Gizonezkoetan, berriz, Oriok 9 segundo atera dizkio San Juani eta 11 Zarautzi.
Euskadiko Traineru Txapelketa jokatuko da igande honetan Getarian
Dozena bat ontzik parte hartuko dute denboraldiko bigarren hitzordu ofizialean, aurreko asteburuan lurraldeko txapelketak egin ostean. ETB1en eta kirolakeitb.eus-en zuzenean ikusteko aukera izango da.