Oriok liga matematikoki ziurtatu du, Hondarribian irabazita
Oriok Euskotren Liga irabazi du, matematikoki, Hondarribiko uretan Mapfre Bandera irabazita. Txiki ontziko arraunlariak jaun eta jabe izaten ari dira aurtengo Ligan, eta gaur garaikurra ziurtatu dute, amaierarako bi jardunaldi geratzen diren arren.
Gaurko estropada aurtengo gehienen oso antzekoa izan da. Oriok aurrea hartu du lehen paladetatik, eta aldea handitzen joan da. Azken metroetan, alde horri eutsi besterik ez du egin behar izan Hondarribiko bandera irabazi eta Liga ziurtatzeko.
Bigarren denborarik onena (15 segundora) Arraun Lagunak taldeko neskek egin dute; hirugarrena (18 segundora), Donostiarrak taldeak egin du, eta laugarrena (48 segundora), etxeko traineruak, Hondarribiak. Orain arte, Oriok hamar bandera irabazi ditu, eta Arraun Lagunakek, bat.
Zure interesekoa izan daiteke
Orio garaipenaren bidera itzuli da Zierbenan
San Nikolas ontziak, bigarrena larunbatean Bilbon, denboraldiko bigarren garaipena lortu du XLIII. Petronor Banderan. Getaria bigarren izan da bigarren txandan arraun egin eta gero, bost segundora, eta Bermeo hirugarren, 13 segundora.
Aranberri: “Basurde zauritua bezala atera gara"
Gorka Aranberri Orioko patroiak onartu duenez, Bilboko Banderan jasotako kolpea ondo etorri zaie Zierbenan "basurde zauritu" bezala atera eta estropada bereganatzeko. Itsasoaren baldintzak ikusita, lan gogorra egin dutela adierazi tu, eta pozik da lortutako emaitzarekin.
Orioren azken metroak Petronor Banderan, ontzi barrutik ikusita
Oriok bigarren garaipena lortu du Eusko Label Ligako hirugarren jardunaldian Petronor Bandera irabazita, Zierbenan. Hauek dira estropadako azken metroak, ontzi barruko minikameratik ikusita.
2026ko Euskotren Ligako egutegia
Emakumezkoen txapelketa ekainaren 28an hasiko da ‘Canal de Isabel II’ Banderarekin, eta abuztuaren 23an amaituko da, Zarauzko XVIII. Ikurrinarekin.
Hirutik hiru Arraun Lagunakentzat, Zierbenan ere nagusituz
Orain arte Euskotren Ligan lehiatu diren hiru banderak 'Lugañene'rentzat izan dira, denboraldi hasiera ezin hobea osatuz.
Zierbenako estropada eremuko batimetria eta baldintzak
Euskotren eta Eusko Label Liagko hirugarren jardunaldian Petronor Bandera jokatuko da Eusko Label eta Euskotren Ligetan. Bideoan Zierbenko estropada eremuko baldintzak eta ezaugarriak ikus daitezke.
Arraun Lagunaken azken metroak Bilboko Banderan
Arraun Lagunak nagusi izan da Bilboko Banderan ere, 2026ko Euskotren Ligako bigarren bandera bereganatuz. 6 segundoko aldea atera dio helmugan Tolosaldeari, eta 10 segundokoa Hibaikari. Ikusi hemen nolakoak izan diren Lugañenekoen azken metroak.
Bermeok ezustekoa eman du Bilbon eta Arraun Lagunakek geldiezin jarraitzen du
'Lugañene' ontziak ohiko nagusitasuna erakutsi du Euskoten Ligan, denboraldiko bigarren bandera ere poltsikoratuz. 'Bou Bizkaia'k, aldiz, ezustekoa eman du lehen luzetik agindu duen estropada bereganatuta, denboraldiko lehen garaipena eskuratuz.
Bilboko estropada eremuko batimetria eta baldintzak
Euskotren eta Eusko Label ligetako 2. jardunaldian Bilboko Bandera jokatuko da. Bideoan estropada eremuko ezaugarriak eta baldintzak ikus daitezke.
Igor Makazaga: “Espero baino hobeto hasi dugu denboraldia, baina badaukagu zer zuzendu”
Donostiarraren entrenatzaile den Igor Makazagarekin bildu gara denboraldia hasi ondorengo sentsazioen inguruan hitz egiteko. “Uste baino hobeto” hasi diren arren, haien planaren inguruko gauza batzuk zuzendu behar dituztela esan du. Baita Orioren “dena irabazi nahi” horrek planteatzen dien erronka horri aurre egin ere.