Hondarribia sailkapeneko buruan sendotu da, Donostian ere irabazita
Hondarribiak eskuratu du Eusko Label Bandera, Donostian, eta asteburu honetan irabazitako biei esker, San Miguel Ligako sailkapen orokorreko lidergoa sendotu du. Urdaibaik 11 segundo galdu ditu, eta bigarren postuan dago, Hondarribiak baino 3 puntu gutxiagorekin.
'Ama Guadalupekoa'-k bost jardunaldietatik lautan irabazi du, eta 57 puntu ditu. Beste bandera San Juanentzat izan zen. Laugarren izan da Donostian, 20 segundora, eta laugarren dago Ligako sailkapenean.
Laugarren postuan heldu da Orio, 20 segundora. Tiran izan da hirugarrena, lehen txandako denborarik onena eginda. 13 segundora heldu da.
Kaiku hirugarren dago San Miguel Ligan, 47 punturekin, eta seigarren gelditu da Eusko Label Banderan.
EuskoTren Ligan, San Juan berriz izan da onena, eta denboraldiko bigarren bandera eskuratu du. Ligako hiru txartelak Hibaikak, Oriok eta Cabok lortu dituzte, lehenengo jardunaldiko protagonistek, hain zuzen.
Gipuzkoako hiru traineruek eta Galiziakoak EuskoTren Ligan arraun egingo dute denboraldi honetan.
Zure interesekoa izan daiteke
“Kontxa Hondotik": olatuen aurkako borroka
Olatuek dantza izugarria eragiten dute traineruetan: arraunlariek, besteak beste, kolpeak jasotzen dituzte, eta lan handiak ekartzen dizkiete olatuen aurka aritzeak. Alabaina, okerrena traineruan ura sartzea da, eta egoera hori eragozteko badira zenbait baliabide. Ibon Gaztañazpik horien berri ematen digu bideo honetan.
“Kontxa Hondotik”: mareen eragina, Kontxako Banderan
Estropada marea igotzen ari denean egiten dutenean, zer saiatzen dira egiten traineruak? Eta, aldiz, marea jaisten ari bada, zeintzuk dira estropada eremuaren kalerik egokienak? Ibon Gaztañazpik zehaztu digu.
“Kontxa Hondotik”: nolakoa da Kontxako Banderaren estropada eremuaren hondoa?
Duela 40.000 urte, itsasoaren muga gaur egun kanpoko balizak dauden ingurura heltzen zen. Ibon Gaztañazpiren eskutik, estropada eremuaren hondoan sartuko gara; hor izango da jokoan, igandean, Kontxako Bandera.
“Kontxa Hondotik”: garai bateko traineruen eta gaur egungoen arteko aldeak
Nolakoak ziren Kontxako Banderako aurreneko ekitaldietan erabiltzen zituzten traineruak? Eta, hurrengo igandean baliatuko dituztenei erreparatuta, zeintzuk dira euren arteko aldeak? Ibon Gaztañazpik azaldu digu.
Jon Salsamendik ez du jarraituko Bermeoko entrenatzaile bezala
Salsamendik, hala, denboraldia amaituta utziko du Bermeoko kluba, hau da, Kontxako Banderako bigarren jardunaldia eta, Eusko Label Ligan, Bermeoko eta Portugaleteko estropadak jokatuta.
“Kontxa Hondotik”: traineruen koloreak. Zergatik da horia Oriorena, edo arrosa San Juanena?
“Kontxa Hondotik” sortako bigarren erreportajean, Ibon Gaztañazpik azaldu digu zein den traineru batzuen koloreetako jatorria. Ikusiko dugunez, bitxikeriak daude horrekin lotuta.
“Kontxa Hondotik”: iraganera bidaia. Nola hasi zen Kontxako Banderaren historia, 1879an?
Ibon Gaztañazpi EITBko kazetariaren eskutik, ikusi nolakoa zen Donostiako portua duela 147 urte, alegia, Kontxako Bandera aurreneko aldiz jokatu zutenean. Ondorengo egunetan, EITBk erreportaje berezi sorta emango du; hain zuzen ere, Kontxako Banderaren 2026ko ekitaldia igandean guztiz erabakita gelditu aurretik. OHARRA: Adimen Artifizialrekin sortutako bideoa da.
Arraunlariak leher eginda Kontxako Banderaren lehen jardunaldiaren amaieran
Kontxako Banderaren moduko estropadetan, arraunlariek ahalegin oso handia egin behar izaten dute, traineruak helmugaratu eta berehala ikusten denez. Horren erakusgarri dira Hibaika, Donostiarra (gizonezkoen proban), Arraun Lagunak eta Orio (gizonezkoen proban) traineruen irudiak estropada amaitu ostean.
Ioseba Amunarriz: “Poza ematen du Kontxako ohorezko txandan egoteak”
Hondarribiko patroia oso kontentu agertu da bere taldeak egin duen lanarekin. Bigarren jardunaldian, Ama Guadalupekoa ohorezko txandan izango da, eta Amunarrizek uste du emaitza ona lortu dezakeela maila ona ematen badu.
Donostiarraren azken luzea, Kontxako Banderaren lehen jardunaldian, traineruaren barrutik ikusita
Donostiarra bigarren postuan sailkatu da 2026ko Kontxako Banderaren lehen jardunaldian. Oriok egin du denborarik onena lehen jardunaldian, baina Donostiarrak 3 segundo besterik ez du galdu. Hortaz, Donostiarra eta Orio nor baino nor gehiago arituko dira datorren igandean garaipenaren bila.