Txirrindularitza
Euskaltel-Euskadi eta Laboral Kutxa, lehiarako prest
Laboral Kutxa eta Euskaltel-Euskadi txirrindularitza taldeak denboraldi berria prestatzen ari dira, Altean. Hedabideen aurreko agerraldia egin dute, sasoi berriari buruz hitz egiteko.
Oscar Rodriguez nafarrak aldaka hautsi du entrenatzen istripua izan ostean
Ezbehar honen ondorioz, Burlatako txirrindulariak denboraldiaren lehen zatia geldi eta sendatzen pasa beharko ko du, INEOS Grenadiers bere taldeak jakinarazi duenez.
Jorge Azanza, Euskaltel-Euskadiko zuzendaria: "Lasterketak ahalik eta hobekien hautatzen saiatuko gara"
Hilaren amaieran hasiko da 2026ko txirrindularitza denboraldia, eta Euskaltel-Euskadik Alacanten prestatzen ari da. "Sprinterrek alde egin dute, baina gazteek aurrerapausoa eman dezakete, eta ni oso itxaropentsu nago daukagun taldearekin", azpimarratu du taldeko zuzendariak.
Galdakao 2026ko Itzuliko etapa baten irteera eta helmuga izango da
Galdakaoko Udalak eta OCETAk udalerria hurrengo edizioaren ibilbidean sartzen duen akordioa sinatu dute.
Mikel Landa eta Pello Bilbao Jaen Paraiso Interior Klasikoan izango dira, otsailaren 16an
Bi euskal txirrindulariek 169 kilometrotan asfaltoa eta landa zatiak uztartzen dituen lasterketan parte hartuko dute.
Simon Yatesek txirrindularitza utziko duela iragarri du
Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun
Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.
Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.
2025eko txirrindularitza denboraldiaren laburpena
Aurtengoa Tadej Pogačarren urtea izan da, hogei garaipen lortu ditu eta Tourrean jaun eta jabe izan da. Emakumezkoetan, Ferrand-Prévot gailendu da Tourrean, Longo Borghini Giroan eta Vollering Vueltan. Azkenik, Paula Ostizek sasoi ikusgarria egin du: iruñearrak Junior mailako Munduko Txapelketan ortzadar maillota jantzi du eta Europakoan bi probetan gailendu da.
2026ko Espainako Vueltan zazpi etapa mendatean amaituko dira, eta 32 kilometroko banakako erlojupeko bat egonen da
81. Espainiako Vuelta Monakon hasiko da, abuztuaren 22an, larunbatez, eta, 21 etapa eginda, Granadan amaitu, irailaren 13an, igandez.
Laboral Kutxa-Euskadik igande honetan hasiko du denboraldiaurrea, Altean
2026ko denboraldiko taldea osatzen duten hamabost txirrindulariak Alacanteko udalerrian bilduko dira, abenduaren 14tik 21era bitartean.
2026ko gizonezkoen eta emakumezkoen Italiako Giroko ibilbideak aurkeztu dituzte
Gizonezkoen lasterketak 40,2 kilometroko erlojupeko bat eta goi-mendiko bost etapa izango ditu; emakumezkoenak, berriz, bederatzi etapa izanen ditu, aurreko bi ekitaldietan baino bat gehiago.
Euskadi Fundazioak hamalau txirrindulari izanen ditu 2026 denboraldian
Euskadi Fundazioko formakuntza taldeak, Euskaltel-Euskadiren filiala dena, zazpi txirrindulariren gehitzea iragarri du astelehen honetan
Jasotako aukerengatik eskertuta, Red Bull-Boraren eskutik goi mailara jauzi egiteko prest da Haimar Etxeberria
Bere managerrak gonbidatuta, Haimar Etxeberria astebeteko egonaldia egiten ari da Kanaria Handian. Pogacar, Sivakov edota Philipsen bezalakoekin entrenatzen ari da egunotan. Hemendik aurrera, izen handi horiek ohiko aurkari izango ditu.
Haimar Etxeberriak Red Bull Borarekin sinatu du 2026 denboraldirako
Txirrindulari irundarrak, azkeneko denboraldian maila nabarmena eman ondoren, Kern Pharma utzi du World Tourrean lehiatzeko pausua emateko talde alemaniarrarekin, bertan Evenepoel eta Roglic bezalako txirrindulariak korritzen dute.
Caja Rural-Seguros RGAk Fernando Gaviria fitxatu du 2026ko denboraldirako
Horrela, Nafarroako taldeak bere ibilbidean zehar Frantziako Tourreko bi etapa garaipen eta Italiako Giroko bost dituen txirrindulari bat fitxatu du. Gaviria, 31 urtekoa bera, Movistar taldetik ailegatu da Caja Rural-Seguros RGAra.