Oscar Rodriguez nafarrak aldaka hautsi du entrenatzen istripua izan ostean
Ezbehar honen ondorioz, Burlatako txirrindulariak denboraldiaren lehen zatia geldi eta sendatzen pasa beharko ko du, INEOS Grenadiers bere taldeak jakinarazi duenez.
Oscar Rodriguez Euskadi-Murias taldean izan zen garaian. Artxiboko argazkia: EFE
Oscar Rodriguez nafarrak istripua izan du entrenamendu batean eta aldakan haustura du. Ebakuntza egin behar izan diote, INEOS Grenadiers txirrindulari taldeak jakinarazi duenez.
Ezbehar horren ondorioz, Burlatako txirrindulariak sendatzen emango du denboraldiaren lehen zatia.
Erresuma Batuko taldeak ez du txirrindularia osatzeko eperik zehaztu, ezta istripuaren xehetasunik eman ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Jaen Paraiso Interior Klasikoaren V. edizioa astelehenean, Tom Pidcock faborito nagusi dela
Lasterketaren zati handi bat Ubeda inguruko olibadiak zeharkatzen dituzten bideetan zehar igarotzen da, 169 kilometroko ibilbidea eginda. Klasikoa EITBn jarraitu ahal izango da, zuzenean, 15:30etatik aurrera.
2026ko Proventzako Tourra, ibilbideak eta taldeak
Lasterketak hiru etapa ditu eta guztia 559,5 kilometro egin beharko ditu tropelak.
Ane Santesteban Laboral Kutxa-Euskadiren talde teknikoko kide izango da
Euskal txirrindulariak etapa berri bati ekingo dio taldearen staff-aren barruan, enbaxadore, kirol-lotura eta talentu gazteen jarraipenaren arduradun gisa hartuko duen rol estrategikoarekin.
Txomin Juaristik lepauztaia hautsi du Valentziako Voltan izandako eroriko baten ondorioz
Txirrindulariari proba medikoak egin behar izan dizkiote Valentziako itzuliko lehen etapan izandako istripuaren ostean.
Arianna Fidanzak Pionera Race lasterketa irabazi du, eta Laboral Kutxa-Euskadik 9 garaipen daramatza 2026an
Txirrindulari italiarrak Laura Asencio (Ma Petite Entreprise) eta Oda Ane Gissinger (Hitec) menderatu ditu esprintean, eta ordena horretan helmugaratu dira, bigarren eta hirugarren bukatzeko. Horrenbestez, euskal taldeak 9 garaipen eskuratu ditu jada denboraldi honetan.
Caja Ruralek lehen aldiz korrituko du Frantziako Tourrean
Mugarri bat da talde nafarraren historian. Bestalde, Espainiako Vueltak Kern Pharmaren parte-hartzea baieztatu du, abuztuaren 22an hasiko den edizioan.
Caja Rural-Seguros RGAk 2026ko Auvernia-Rodano-Alpeetako Tourrean parte hartuko du
Dauphine Kriteriumen izen berria da. Lasterketa ekainaren 7tik 14ra bitartean jokatuko dute.
Van't Geloofek esprintean Laboral Kutxa-Euskadiri zortzigarren garaipena eman dio El Salvadorren
Herbehereetako txirrindulariak irabazi du Grand Prix Oriente lasterketa. Tropeleko azkarrena izan da 76 kilometroko ibilbidean, Usulutan hiriko helmugan.
Paula Patiño Laboral Kutxa-Euskadi taldeko txirrindulariak irabazi du Longitudinal del Norte Sari Nagusia
Horrela, euskal taldeak zazpigarren garaipena lortu du El Salvadorren egin duen bira arrakastatsuan. Kolonbiarrak El Salvadorreko Tourra irabazi zuen joan den astean.
Jay Vinek eskafoidea hautsita irabazi zuen Down Under Tourra
Australiar txirrindulariak erorikoa izan zuen igandean, lasterketako azkenengo etapan, kanguro bat pelotoian bat-batean sartu zenean. Astearte honetan egin diote ebakuntza Vineri.