BRETAINIAKO KLASIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alex Aranburuk irabazi du Bretainiako Klasikoa

Ezkioko txirrindulariak erasora jo du helmugarako bi kilometro falta zirenean, Plouayn hasi eta amaitu den 228 kilometroko ibilbidea lehen postuan bakarrik amaitzeko.

Alex Aranburu Britainia Handiko Klasikoa
Alex Aranburu helmugan. Argazkia: Cofidis

Alex Aranburu Cofidis taldeko txirrindulari gipuzkoarrak irabazi du igande honetan Bretainiako Klasikoaren 90. edizioa, helmugan pelotoiari aurrea hartuta. Aranbururen ibilbide profesionaleko 12. garaipena da.

Ezkioko txirrindulariak erasora jo du helmugarako bi kilometro falta zirenean, Plouayn hasi eta bukatu den 228 kilometroko ibilbidea tropelari aurrea hartuta amaitzeko. 4 segundo atera dizkio Alexander Kamp (Uno-X Mobility) danimarkarrari eta 10 segundo Alessandro Borgo (Bahrain Victorious) italiarrari.

Lasterketa ihesaldi saiakerekin hasi da, euriak eta haizeak baldintzatu duten jardunaldian, eta Vismak eta Decathlonek jarri dute tropelaren erritmoa.

Tropelean izandako eroriko batean hainbat txirrindulari nahasi dira, Paul Magnier gaurko proba irabazteko faboritoetako bat tartean, eta lasterketa utzi behar izan du.

Cote de Ty Marrec mendatean, lasterketa hautsi egin da, eta tropela kideak galtzen joan da. 10 txirrindulari nabarmendu dira orduan, Alex Aranburu eta Ion Izagirre tartean, baina Ormaiztegiko txirrindulariak arazo teknikoak izan ditu azken kilometroetan.

Aranburuk erasoa jo du, eta, Kamp erreakzionatzen saiatu den arren, ez da euskalduna harrapatzeko gai izan.

Zure interesekoa izan daiteke

Ziortza Villa, corredora de ultraciclismo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"

Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X