Primoz Roglic baja izango da Donostiako Klasikoan eta Burgosko Itzulian, auto batek harrapatu baitu
Red Bull – BORA – hansgrohe taldeko txirrindulariak istripua izan du duela egun batzuk, esloveniarrak berak sare sozialetan baieztatu duenez.
Primoz Roglic, Red Bull – BORA – hansgrohe taldeko txirrindularia. Argazkia: Europa Press.
Primoz Roglicek baja izango da Donostiako Klasikoan eta Burgosko Itzulian, duela pare bat egun entrenatzen ari zela auto batek harrapatu baitzuen, Red Bull – BORA – hansgrohe taldeko txirrindulari esloveniarrak bere sare sozialetan baieztatu duenez.
Ez du zauri larririk, baina egun batzuk geldirik eman behar izan ditu, erabat sendatzeko. Roglicek Espainiako Itzulian parte hartzeko asmoa du; beraz, hemendik aurrera lasterketa hori ahalik eta ondoen prestatzen saiatuko da.