Jhonatan Narvaezek eta Zoe Backstedtek irabazi dute hirugarren etapa Suitzan
Sailkapen orokorrean ez da aldaketarik egon, ez ginezkoetan, ez emakumezkoetan, eta Tadej Pogacarrek eta Elisa Longok jarraitzen dute lider.
Jhonatan Narvaez (UAE) ekuadortarrak eta Zoe Backstedt britainiarrak irabazi dute Suitzako Tourreko hirugarren etapa.
Gizonezkoen lasterketan, Narvaezek esprintean menderatu du Xandro Meurisse (Pinarello) belgikarra, 157,4 kilometroko ibilbidea egin eta gero. Sailkapen orokorrean, Tadeg Pogacar esloveniarrak liderraren elastikoari eutsi dio.
Narvaez (UAE) eta Meurisse (Pinarello) izan dira eguneko ihesaldiko protagonistak, eta Wildhaus eta Schwägalp lehen mailako bi mendateak igo ostean hasi da.
Bi txirrindulariek 3 minutuko aldea izan dute, euripean, baina helmugarako 30 kilometro falta zirenean 90 segundora hurbildu zaie tropela, eta aldea 30 segundora murriztu da azken metroetan. Hala ere, alde nahikoa izan dute etapa irabazlea bien arteko esprintean erabakitzeko.
Emakumezkoen etapa ere esprintean erabaki da, sailkapen nagusian inolako aldaketarik eragin ez duen etapan, eta Elisa Longo (UAE Team ADQ) italiarrak jarraitzen du lider.
2 ordu, 49 minutu eta 29 segundo behar izan ditu Backstedtek helmuga lehen postuan zeharkatzeko. Lily Williams (Human Powered Health) estatubatuarra eta Shari Bossuyt (AG Insurance-Soudal) belgikarra helmugaratu dira ondoren.
Galesko txirrindulariak aurrea hartu du kilometro erdi falta zenean, eta aise menderatu ditu aurkariak. Backstedtek 10 segundoko gainsaria lortu du, eta Williamsek eta Bossuytek 6 eta 4 segundokoa, hurrenez hurren.
Sailkapen nagusian, Longok lidergoari eutsi dio, 25 segundora du Lauren Dickson (FDJ United Suez) britainiarra eta 35era Sarah Van Dam (Visma) kanadarra.
Zure interesekoa izan daiteke
Onley eta Ciccone, nor baino nor gehiago Burgosko Itzuliko bigarren etapako esprintean
Oscar Onleyk bereganatu du garaipena Valle del Solerako igoeran, eta, hori gutxi balitz bezala, lasterketako liderraren maillota janztea lortu du.
Onley Ciccone baino gehiago izan da Valle del Solen, eta Burgosko Itzuliko liderra da
Netcompany INEOS taldeko txirrindulari eskoziarra Lidl-Trekeko ziklista italiarra baino azkarrago ibili da, azken metroetan, eta, hala, lasterketako bigarren etapan gailendu da, eta sailkapen nagusiko lehen postuan jarri. Markel Beloki zazpigarren tokian helmugaratu da.
Igoera eta esprinta, eta Brennanen garaipena, Burgosko Itzuliko lehen etapako azken kilometroan
Visma taldeko txirrindulari britainiarra bikain gailendu da, Castillo mendatean; izan ere, amaierari onena eman dio taldekideen lan ederrari.
Matthew Brennanek irabazi du Burgosko Itzuliko lehen etapa, eta aurreneko liderra da
Visma taldeko txirrindulari britainiarra azkarrena izan da lasterketako lehenengo etapan erabakigarria izan den esprintean, asteartean. Ostegunean, 21 urte beteko ditu Brennanek, eta zazpi garaipen daramatza 2026ko denboraldian.
Natnael Tesfatsionek irabazi du Getxoko Zirkuitua
Natnael Tesfatsion (Movistar) eritrearra nagusitu da 2026ko Getxoko Zirkuituan. Azken metroetako esprint estuan erabaki da garailea, eta euskal txirrindulari ugari izan dira lasterketa bereganatzeko lehian. Helmugan, baina, eritrearra izan da azkarrena, Pau Miquel (Bahrain Victorious) kataluniarra izan da bigarren eta Alex Aranburu (Cofidis) euskalduna, hirugarren.
Ion Izagirre: “Erlaitzen ikusi dut ez nengoela onenekin egoteko moduan"
Ion Izagirrek azkeneko aldiz parte hartu du Donostiako Klasikoan. Gipuzkoarra saiatu da, baina ez du bere egun onena izan.
Ion Izagirre, Pello Bilbao eta Bauke Mollema omendu dituzte Donostian azkenekoz aritu ostean
Hirurak denboraldi honen amaieran erretiratuko direla eta, Donostiako Klasikoaren helmugan bildu diren zaleen omenaldia jaso dute.
Pello Bilbao: “Podiumaren lehiatik hain hurbil egotea sorpresa izan da niretzat"
Bizkaitarrak bosgarren egin du Donostiako Klasikoan bere azken parte hartzean. Podiumetik hain gertu geratu izanak amorrua eman diola onartu du.
Evenepoel, Donostiako Klasikoko errege
Remco Evenepoel txirrindulari belgikarrak laugarrenez irabazi du Donostiako Klasikoa, esprintean Richard Carapaz ekuadortarra menderatuta. Horrela, Red Bull-BORA-Hansgrohe taldeko txirrindulariak historia egin du Donostiako Boulevardean laugarrenez txapela jantzita. Pello Bilbao, bere aldetik, bosgarren postuan helmugaratu da.
Lasterketa erabaki duten azken kilometroak!
Remco Evenepoelek erasoa jo du eta berak egin du lasterketako onenen aukeratketa. Azken kilometroan bera eta Richard Carapaz lehiatu dira nor baino nor gehiago. Pello Bilbaok bosgarren egin du bere azken partaidetzan.