Suitzako Tourra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jhonatan Narvaezek eta Zoe Backstedtek irabazi dute hirugarren etapa Suitzan

Sailkapen orokorretan ez da aldaketarik egon, eta Tadej Pogacarrek eta Elisa Longok jarraitzen dute lider.
Tour Suiza etapa 3
Narvaez eta Backstedt garaipena ospatzen. Argazkiak: EFE

Jhonatan Narvaez (UAE) ekuadortarrak eta Zoe Backstedt britainiarrak irabazi dute Suitzako Tourreko hirugarren etapa.

Gizonezkoen lasterketan, Narvaezek esprintean irabazi dio Xandro Meurisse (Pinarello) belgikarrari, 157,4 kilometro egin eta gero Bad Ragazen. Sailkapen orokorrean, Tadeg Pogacar esloveniarrak liderraren elastikoa mantendu du.

Narvaez (UAE) eta Meurisse (Pinarello) izan dira eguneko ihesaldiko protagonistak, Wildhaus eta Schwägalp lehen mailako bi mendateen igoeren ondoren hasi dena.

Bi txirrindulariek hiru minutuko aldea izan dute, euripean, eta helmugarako 30 kilometroren faltan 90 segundora izan dute tropela, azken metroetan minutu erdira gerturatu dena. Hala ere, gutxieneko aldea izan dute euren arteko esprintean erabakitzeko etapa.

Results powered by FirstCycling.com

Emakumezkoen etapa ere esprintean erabaki da, sailkapen nagusian aldaketarik izan ez den lasterketan, Elisa Longo italiarrak (UAE Team ADQ) jarraitzen baitu lidertzan.

2:49:29ko denborarekin, Backstedtek lehen postuan zeharkatu du helmuga Bad Ragazen, Lily Williams (Human Powered Health) estatubatuarraren eta Shari Bossuyt (AG Insurance-Soudal) belgikarraren aurretik.

Txirrindulari galestarrak aurrea hartu du kilometro erdi falta zenean, eta bere abiaduraren potentziak aise irabazi die aurkariei. Backstedtek 10 segundoko gainsaria lortu du, eta Williamsek eta Bossuytek sei eta lau segundo irabazi dituzte, hurrenez hurren.

Sailkapen nagusian, Longok lidergoari eutsi dio, 25 segundo ateraz Lauren Dickson (FDJ United Suez) britainiarrari eta 35 segundo Sarah Van Dam (Visma) kanadarrari.

Results powered by FirstCycling.com

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X